Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren aldaketa eteteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0129]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren aldaketa eteteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0129]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lan egin eta kolaboratu dezala, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana optimizatzeko beharrezkotzat jotzen den ekintza ororekin inplikatutako erakunde guztiekin elkarlanean. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bateragarritasunari buruzko azterlan juridiko eta tekniko bat egin dezala honako hauen artean:  batetik, Lurralde Antolamendurako edo hirigintzako lege-tresnak, eta bestetik, 5/1989 Legean jasotakoa eta horrek Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planean duen aplikazioa. Halaber, beharrezkoa balitz, ondorioak eraman ditzala aipatutako EKZParen aldaketara.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatu dezala, ahalik eta epe laburrenean, Jarduera Sozioekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitaraua.