Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Egungo eskola-mapa aztertu eta hobetu eta errealitate berrira egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0305]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Egungo eskola-mapa aztertu eta hobetu eta errealitate berrira egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0305]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  1. Jarrai dezala bultzatzen hezkuntza sistemak oztopo sozioekonomikoak gainditzen laguntzea, kohesioa bermatuz.
  2. Jarrai dezala Eskola Mapa egokitzen bizi dugun gizarte errealitate aldakorraren arabera, ikastetxeen eskaintza matrikulazio-eskaeretara egokitu dadin.
  3. Planifikazio irizpideen bidez, jarrai dezala behar espezifikoei erantzuten gune behartsuenetan ikuspuntu kulturaletik, ekonomikotik eta soziolinguistikotik, betiere aukera-berdintasuna bermatuz.
  4. Benetan bermatu dezala familiek askatasuna eta eskubidea libreki aukeratzeko zein ikastetxe eta hezkuntza proiektu nahi duten beren seme-alabentzat.