Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Haurren jaiotza-, adopzio- eta harrera-baimenak enpresa pribatuan parekatzen hasteko urratsak abiatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0364]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Haurren jaiotza-, adopzio- eta harrera-baimenak enpresa pribatuan parekatzen hasteko urratsak abiatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0364]

OSOKO ZUZENKETA: 

Eusko Legebiltzarrak eskatzen die:  

  1. Gorte Orokorrei, aldatu dezatela beharrezko arau erregulatzailea, aitatasun baimenek iraunaldi berbera izan dezaten, transferiezinak izan daitezen eta %100 ordainduak izan daitezen. Horretarako, lengoaia ez diskriminatzailea erabili dezala, genero identitatearen ikuspegitik. 

Era berean, Gorte Orokorrei eskatzen die alda dezatela laneko egungo legegintza, ahalbidetze aldera lan ordutegien arrazionalizazio hobea, edozein kasutan ere, dagoeneko badauden eskubideak bermatuz.  

  1. Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Estatuko erregulazioa aldatzen ez den bitartean, Familia eta Haurtzaroa laguntzeko IV. Planeanneurri bat sar dezala ekainaren 29ko 177/2010 dekretua -familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa-aldatzeko. Helburua da gradualki prestazio ekonomiko bat sartzea, aitatasun-baimenak estaltzeko, jaio eta hurrengo hamabi hileetan, ez duena bat egingo amatasun baimenarekin, eta kotizazio-oinarriaren %100aren pareko kantitatea izango duena.
  1. Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Familia eta Haurtzaroa laguntzeko IV. Planean neurriak garatu ditzala laneko eta familiako bizitza bateragarri egitea laguntze aldera.