Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa haustura hidraulikoaz ("fracking"az) babesteko neurriak hobetzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0344]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa haustura hidraulikoaz ("fracking"az) babesteko neurriak hobetzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0344]

OSOKO ZUZENKETA: 

Eusko Legebiltzarrak fracking-aren aurkako konpromisoa berresten du, eta Eusko Jaurlaritza animatzen du -6/2015 Legearen izpirituarekin bat- manten dezala horretarako duen konpromisoa, hala nola bere esku dauden baliabide guztiak erabil ditzala, bermatzeko gure lurraldean ez direla haustura hidraulikoko teknikak erabiliko. 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ekin diezaiola akuiferoen kalteberatasun-maparen eguneratzeari eta optimizatzeari, kontuan hartuta bai azaleran, bai sakoneran, material anitzen egitura geologikoan eta funtzionamendu hidrogeologikoan, akuiferoen mugaketan emandako aurrerapausuak bezalako faktoreak, hala nola beste faktore batzuk, ahalbidetuko dutenak bai azaleran, bai sakoneran, kutsadurarekiko kalteberatasuna ebaluatzea. Horrela, modu eraginkorragoan lagunduko da lurpeko ur-masak hobetzen eta babesten.