Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA Euskadiko ustelkeriaren aurka borrokatzeko legez besteko proposamenari [11/11/02/01/0186]

Behean sinatzen duten Legebiltzarreko taldeek, indarrean dagoen Ganbarako Erregelamenduaren babespean, OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Euskadiko ustelkeriaren aurka borrokatzeko legez besteko proposamenari. [11/11/02/01/0186] 

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Espainiako gobernuari eskatzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko fiskaltzan delitu ekonomikoen aurkako borrokan (bereziki, ustelkeriaren aurkako borrokan) adituak diren kideak sartzea. Hori dela eta, Ganbarak egokitzat jotzen du Euskadiko ustelkeriarekin loturiko delitu ekonomikoetarako fiskal delegatua sortzea. 
  2. Era berean, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bere eskumenen esparruan Euskal Autonomia Erkidegoko fiskaltzan egokitzat jotzen dituen baliabide materialak eta pertsonalak hornitzen jarraitzeko, diru publikoa helburu pribatuetarako oker eta legez kanpo erabiltzearen kontra borrokatzeko. 
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legeko laugarren tituluko hirugarren atalean araututakoa betetzen jarraitzeko, hain zuzen ere, epaileak, auzitegiak eta Ministerio Fiskala Justizia Administrazioan etengabeko mendekotasun funtzionala duen polizia-unitate batez hornitzeko.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei eskatzen die Justiziarekin era aktiboan lanean eta elkarlanean jarraitzeko, baliabide publikoen okerreko erabileren ustezko kasuetan ahalik eta lasterren bultzatzeko salaketa, ikerketa eta epaiketa.