Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamentari, Bilboko Zorrotza auzoan trenbide pasaguneak kendu eta trenbidea lurperatzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0161]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek ondorengo OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamentari, Bilboko Zorrotza auzoan trenbide pasaguneak kendu eta trenbidea lurperatzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0161]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak positiboki baloratzen du eta berretsi egiten du Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak aho batez iragan 2017ko otsailaren 23an hartutako erabakia, Zorrotza auzoko elkarteak proposatutako proposamena eztabaidatu ondoren hartutakoa. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Estatuko Administrazio Orokorrarekin egindako kudeaketekin eta horiek amai ditzala, ADIFek Zorrotzako bi pasaguneak ken ditzan (Zorrozgoitibidea kalea eta Zorrotza-Kastresana Errepidea), Balmaseda-Bilbo trenbidean. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Bilboko Udalarekin Elkarlan Hitzarmen bat sinatzea adostu dezala, trenbidea lurperatzeko konponbide bat finantzatu eta eraikitzeko, ahalbidetuko duena bi pasaguneak kentzea eta Zorrotzan geltoki berria eraikitzea. 

4.- Eusko Legebiltzarrak zabalera metrikoko eta zabalera iberikoko trenbideen transferentzia aldarrikatzen du, Euskadiko Autonomia Erkidegotik baitoa, eta baita azpiegitura kudeatzeko tresnak, hala nola euskal trenbide sarean modu jasangarrian bateratzeko beharrezkoa den finantzazioa.