Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Enpresetarako berdintasun-ziurtagiri bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0369]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Enpresetarako berdintasun-ziurtagiri bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0369]

OSOKO ZUZENKETA:

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio babesa ematen jarrai dezala enpresek bere baitan berdintasunerako diagnostikoak eta planak egin ditzaten, ahalbidetuko dutenak aurrera egitea enpresa-eremuan berdintasuna txertatzen. Era berean, eskatzen dio bideak esploratu ditzala, ahalbidetuko dutenak plan horietan aurreikusitako ekintzak abian jartzea babestea, kontziliazio arduratsua posible egite aldera.

Halaber, enpresa-ehunearen aniztasuna dela eta, eskatzen dio lanean jarrai dezala berdintasunaren aitortzarekin, “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” gisa ezagutzen dena, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak araututakoa eta Emakundek kudeatutakoa, hala nola aurrera egin dezala enpresetan berdintasunaren alde lan egitea bermatuko duten beste neurri batzuen aplikazioan, adibidez, kontratazio publikoan berdintasun-klausula gehiago txertatuta.