Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Enkarterrin Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako gela egonkorra eraikitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0299]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Enkarterrin Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako gela egonkorra eraikitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11/11/02/01/0299]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dio:

  1. Jarrai dezala kalitatezko eskola inklusiboaren, ekitatiboaren eta berritzailearen aldeko apustua egiten, gure ikastetxeetan oreka, kohesio sozial, interkulturalitate eta bizikidetza handiagoa lortze aldera. Halaber, ekainaren 23ko 118/1998 Dekretua (hezkuntza‑premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza‑erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena) betetzea bermatu dezala.
  2. Jarrai dezala aplikatzen bai 118/1998 Dekretua, bai ezarritako prozedurak. Prozedura horiek argi jasotzen dute zeintzuk direk balizko eskolatze-proposamenak eta ikasleek jaso dezaketen neurriak eta babesak, hala nola hartutako erabakietan familiek parte hartu eta laguntzeko dituzten bideak.
  3. Dagoeneko badagoen prozedura aplikatzen jarrai dezala, familiek idatziz jaso dezaten beren seme-alabaren balorazio psikopedagogikoko txostena, modu horretan beren hezkuntza beharrei erantzuna emate aldera.