Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA, EITBko berri-emankizuneko kalitateari buruzko Legez besteko proposamenari. [11/11/02/01/0189] Behean sinatzen duten taldeek, indarrean dagoen Ganbararen Erregelamenduaren babespean, OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote EITBren berri-emankizunen kalitateari buruzko Legez besteko proposamenari. [11/11/02/01/0189]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak EITBren Zuzendaritzari eskatzen dio taldeko berri-emankizunen profesionalen karrerari bultzada ematea, eta haien arduradunak izendatzean, profesionaltasun-irizpideak kontuan hartzea, independentzia eta aniztasuna bermatzeko, alde batera utzi gabe Entea erabat eraberritzeko lantzen ari diren txostenean har daitezkeen ondorioak. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hurrengo soziometroan sar dezala Euskadiko komunikabideen aniztasunari eta demokraziari buruzko analisia. Analisi horrek, ETBk eman behar duen zerbitzu publikoaren inguruan gizarteak duen pertzepzioarekin batera, EITB erabat eraberritzeko txostenean jasotako diagnostiko eguneratua eman behar du.