Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eskola-kirola hezkuntzaren baitan garai berrietara egokitzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0216]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eskola-kirola hezkuntzaren baitan garai berrietara egokitzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0216]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak adierazten du eskola kirola osasunerako eta integrazio sozialerako elementua dela, eta aukera berdintasuna garatzeko lekua izan behar dela, edozein dela generoa, sexu orientazioa, bizilekua, baliabide ekonomikoak, jatorri soziala eta geografikoa, etnia, hizkuntza eta beste edozein baldintza, adin txikikoen benetako berdintasuna gutxitu dezakeena. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala politikak eta neurriak hartzen, gainontzeko erakundeekin batera eta foru-eskumena errespetatuta, umeek beren garapen pertsonalaren baitan kirola egiteko duten eskubidea defendatzeko eta garatzeko, arreta berezia jarriz adin txikiko ahulenei.

2.- Legebiltzarrak, Eskolako Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua aintzat hartuz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Eskola Kirolaren Euskadiko Batzordeak elkartzen jarri dezala, erakundearteko organo gisa, lurralde historikoetako organu foraletako eta Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariek osatuta. Halaber, Batzorde horrek jarrai dezala eskola kirola koordinatzen eta neurriak hartzen, besteak beste, ikastetxeak eskola Kirolaren planifikaziorako, jarraipenerako eta garapenerako lidergoan inplikatu daitezen, kirola garai berrietara egokitzeko modu iraunkorrean lan eginez.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jolaserako, jarduera fisikorako eta kirolerako kalitatezko eredu bat bultzatzeko orduan kontuan izan ditzala etapa guztiak, gainontzeko erakundeekin elkarlanerako eta adostasunerako espazioak bilatuz, lanean jarraitzeko formakuntza arautuan eta eskola Kirolaren finantzazioan, arreta berezia jarriz emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako eta lana eta familia bateragarri egiteko politikak hobetzeari.