Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal hezkuntza-sisteman funts publikoekin sustengaturiko ikastetxe guztietan irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0306]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal hezkuntza-sisteman funts publikoekin sustengaturiko ikastetxe guztietan irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0306]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ri eskatzen dio:

  • Urtarrilaren 9ko 1/2018 ikasleak onartzeko eta eskolatzeko Dekretuarekin bat, ikuskatu dezala Onarpenerako Bermerako Lurralde Batzorden bidez, beren lurralde-eremuko ikastetxe publiko eta pribatu kontzertatuetan ikasleak onartzeko prozesuak; eta halaber, bermatu dezala arautzen duen araudia betetzen dela, Hezkuntzako Ikuskaritzaren funtzioak eta eskumenak kaltetu gabe.
  • Jarrai dezala inspekzio-lanekin, bai Lurralde Batzordeetatik, bai Hezkuntza Ikuskaritzatik, indarrean dagoen araudiak hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonei aitortzen dizkien eskubide eta betebeharren gauzatzea bermatze aldera.
  • Modu eraginkorrean bermatu dezala familien eskubidea eta askatasuna libreki aukeratzeko beren seme-alabentzat nahi duten ikastetxea eta hezkuntza proiektua.