Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hezkuntza-proiektuei jarraipena emateko irakasleen egonkortasuna bermatzeko legez besteko proposamenari. [11/11/02/01/0368]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, honako OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote hezkuntza-proiektuei jarraipena emateko irakasleen egonkortasuna bermatzeko legez besteko proposamenari. [11/11/02/01/0368]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak uste du irakasleen egonkortasunaren aldeko apustua ezinbestekoa dela ikastetxeei klaustro egonkorrak emateko, aukera izan dezaten hezkuntza-proiektuak garatzeko, bai eta irakasleen bizitza-proiektua bermatzeko ere.

Horren harira, Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio aurrera eraman ditzala egonkortasunerako proposamenak. Horretarako, enplegu-eskaintza publikoak erabili behar ditu, eta horiek aplikazioko araudiak aukera eman bezain beste plaza eskaini beharko dituzte. Halaber, barne-irakasleei egonkortasun handiago emateko aukera dakarren formula sakondu beharko da, hura manten dadin hutsik dagoen lanpostuan erregelamenduaren bidez estali arte edo titularra itzuli arte.