Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gabonetako kanpaina hezitzaileari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0053]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gabonetako kanpaina hezitzaileari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11/11/02/01/0053]

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari eskatzen dio jarrai dezala kontsumo arduratsuari buruzko aldizkako kanpainak sustatzen, zeintzuetan kontuan izango den bereziki babestutako kolektiboen arreta berezia, behar bereziekin; non gizon eta emakumeen benetako berdintasuna lortzera bideratutako politikak egongo diren, non gazteen hezkuntza sustatuko den kontsumo arduratsuko ohituretan; non kontsumo sozialki eta ekologikoki iraunkorra sustatuko den; non merkataritza justu eta solidariotik datozen produktuen kontsumoa sustatuko den.
  2. Kanpaina hori zabalduko zaie gure eremuko administrazio publiko guztiei, pertsona kontsumitzaileen defentsarako eta babeserako elkarte eta erakundeei, eta jarduera ekonomiko sektore bakoitzeko enpresa eta profesional elkarte esanguratsuenei, eta modu berezian enpresa komertzialei, euren elkarlan eta partehartzerako. Hala nola hezkuntzako maila guztietako hezkuntza-programak hartzeko eskumena duten erakundeei.
  3. Kanpaina hori aurreko baldintzak betetzen dituen bertako merkataritza babestera bideratuko da.