Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Etxe-kaleratzeei eta Nazio Batuen Erakundearen ebazpenari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0265]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Etxe-kaleratzeei eta Nazio Batuen Erakundearen ebazpenari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11\11\02\01\0265]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bermatu dezala ekainaren 18ko 3/2015 Legea, Etxebizitzarena, benetan eta erabat garatzea, eskubide sozialak sakontzeko mugarri gisa. Halaber, horretarako beharrezkoak diren aurrekontu-baliabideak areagotu ditzala pixkanaka, modu iraunkor eta jarraituan.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio indartu ditzala etxebizitzara lehentasunez sartzeko politikak larrialdiko etxe premia egoeretan, gizarte bazterketa arriskuak ekidinez, bizitoki alternatiboko konponbideen bitartez.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio berrikusi, hobetu eta berritu dezala Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta EUDELekin duen akordioa, eraginkortasuna hobetzeko eta balizko bazterketa-kasuak hobeto antzemateko. Helburua da detekzio goiztiarra bermatzea, oinarrizko gizarte zerbitzuek azkar esku hartzea eta bizitoki alternatibak bilatzea balizko bazterketa-kasuetan.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lan ildo bat ezar dezala, arazo horren benetako konponbideak bilatzeko bere eremuetan lanean diharduten kolektibo eta elkarteekin. Elkarlan horren baldintzak izan daitezela ALOKABIDEk kudeatzen duen alokairuko etxebizitza parke publikoan etxegabetzeen kontrako protokolorako baldintzen antzekoak.