Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Osoko zuzenketa aurkezten diote legez besteko proposamenari, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0347]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako osoko zuzenketa aurkezten diote legez besteko proposamenari, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0347]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak aitortu eta baliotu egiten du komertzio txikia, termino ekonomikoetan eta enpleguan egiten duen ekarpenagatik, hala nola gure herri eta hirietan kohesio sozialerako eta dinamizaziorako elementu gisa egiten duen ekarpenagatik.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu komertzialetarako lurra sortzeko Lurralde Sektore Plan partziala berrikusteko tramitazioa bultzatzen, Auzitegi Gorenaren 2015eko irailaren 3ko epaiaren ondoren, modu horretan legean sartuko da eta segurtasun juridikoa emango zaio 2004an lortutako adostasunari, merkatalgune handiei mugak ezartzeari eta arautzeari buruz.
  3. Behin jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu komertzialetarako lur publikoa sortzeko Lurralde Sektore Plan partziala berrikusterako Aurrerapena onartuta, Legebiltzarrean dagokion Batzordera igorriko da.