Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Alfredo Remírezen espetxeratzea errefusatzeko. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0260]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Alfredo Remírezen espetxeratzea errefusatzeko. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0260]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. ETAk duela sei urte baino gehiago indarkeria behin betiko utzi ondoren, Eusko Legebiltzarrak adierazten du bizikidetzaren normalizazioaren inguruabarrak markatzen duela egungo garaiaren Euskadiko errealitate soziala.

Hori dela eta, helburu partekatu horretan, Kode Zibilaren 3. Artikuluak arau juridikoak aplikatzeari buruz ezartzen duenarekin bat, Eusko Legebiltzarrak uste du legeak interpretatu egin behar direla aplikatu beharreko garaiaren errealitate sozialaren arabera. 

  1. Era berean, Eusko Legebiltzarrak kezka adierazten du, iritzi soilak emateagatik espetxeratze-kasuak eman daitezekeelako; eta legalki zigorgarriak izan daitezkeen kasuen isunetan proportzionalitate-printzipioa aplikatzearen alde egiten du. Horretarako, besteak beste, kontuan izan behar dira kasuaren inguruabar zehatzak, horiek zein kontestutan eman diren, hala nola epaitutako jarreraren konkurrentziagatik delitu nagusia egiteko arriskuaren egiantzekotasuna. 
  1. Eusko Legebiltzarrak, oinarri hartuta inspirazio demokratikoko zuzenbide penalik ezin dela aukez hedakorra izan, gomendagarri deritzo Zigor Kodeko 578. artikulua aldatzea, aplikatzerakoan ez dezan aukerarik eman interpretazio desproportzionatu edo arbitrariorik egiteko, zigor-aginduaren ultima edo extrema ratioa gainditu dezaketenak, edo funtsezko eskubideen babesarekin ez bateragarriak izan daitezkeenak, adibidez adierazpen-, iritzi- eta pentsamendu-askatasuna.