Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Bidebieta instituturako Hezkuntza Sailak duen egitasmoari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0053]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Bidebieta instituturako Hezkuntza Sailak duen egitasmoari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0053]

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bultzatu eta lagundu dezala Bidebieta BHIren hezkuntza proiektu bideragarri berri baten definizioa eta garapena, Ikastetxearen eta hezkuntza komunitate osoaren babesaz, auzoko familientzat erakargarria izango dena eta eskolaratze-beharrak artatuko dituena.
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio, Bidebieta BHI ikastetxearen hezkuntza proiektu berria definitzen eta abian jartzen doan bitartean, matrikulazioa irekita manten dezala 2018-2019 ikasturterako DBHn eta Batxilergoko lehen mailetan.
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio Euskal Eskola Publikoaren aldeko kanpaina bat garatu dezala, honako hauek nabarmenduz: inklusioa, gizarte kohesioa, tokiko eta gertuko hezkuntza eta beharrezko elkarlana eskolaren, familiaren, erakundeen eta oro har gizartearen artean. Helburua da bermatzea bai gurasoen aukeratzeko askatasuna, bai aukera berdintasunaren printzipioarekiko errespetua.