Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, 2018ko otsailaren 22ko operatibo polizialari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/03/00/0067]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, 2018ko otsailaren 22ko operatibo polizialari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/03/00/0067]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak atsekabea eta elkartasuna adierazten du Ertzaintzarekin eta Inocencio Alonso ertzainarekin, zerbitzu-egintzan hildakoarekin.  

2.- Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu Athletic eta Spartak Mosku taldeen zale erradikalek sortutako indarkeriazko gertakariak. 

3.- Eusko Legebiltzarrak kirol klubei eskatzen die beren Estatutuetan, hala nola sarrera-prozeduretan zein prozedura disziplinarioetan, neurri zehatzak ezar ditzatela, ekiditeko beren jarraitzaileen artean kiroleko balioen aurkako indarkeriazko jokabideak dituzten pertsonak egotea. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako Estatuko Batzordeari eskatzen dio bere zigor-ahalmena erabiltzen jarrai dezala kirolguneetan indarkeriazko jokabideei eusten diotenen kontra, bereziki, pertsona horiei espazio horietarako sarbidea debekatzea bermatuz.

5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzarko Segurtasun Sailari eskatzen dio Ertzaintzako ordezkari sindikalekin lanean jarrai dezala, Brigada Mugikorrean beharrezko hobekuntzak abian jartze aldera. Helburua da eraginkorrago izatea, eta herritarren eta ertzainen segurtasuna bermatzea bere operatiboak garatzeko orduan.