Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, familiei laguntzeko politikak bultzatzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0035]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, familiei laguntzeko politikak bultzatzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0035]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bi hileko epean Ganberara bidal dezala familiak babesteko III. Erakundearteko Planaren ebaluazioa. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren egin eta bidal dezala familia eta haurtzaro Estrategia. Hori izango da familiak babesteko IV. Erakundearteko Planaren (2017-2021) sorburua, garatzeko neurri konkretuak eta ildo estrategikoak izango dituena. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legegintzaldian zehar %50 igo ditzala seme-alabak dituzten familien laguntzak. Horretarako, pixkanaka zabaldu ditzala bigarren seme-alabengatik emandako laguntzak, bi urtetik hirura.