Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote moziaori, Petronorren jardunaren ingurumen-kontrolari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0046]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote moziaori, Petronorren jardunaren ingurumen-kontrolari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0046]

OSOKO ZUZENKETA:

1.- Eusko Legebiltzarrak Ingurugiro, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailari eskatzen dio berrikusi dezala Petronorren ingurumen-baimen bateratua, Europar Batzordeak onartutako azken BREF dokumentuaren arabera, eskura dauden praktika hobeei buruz, “Reference document on Best Available Techniques (BAT) for Mineral Oil and Gas Refineries”, eta indarrean dagoen lege-esparru aplikagarriaren arabera. Hori guztia, ahal veste prebentzio- eta jarduera-neurri hartuz, jarduerak airearen kalitatean duen eragina gutxitzeko

2.- Eusko Legebiltzarrak Ingurugiro, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailari eskatzen dio jarrai dezala Airearen Kalitaterako Sarea hobetzen eta hori optimizatzen ezarritako lege esparruaren baitan, bereziki, instalazio industrial nagusien inguruetan, adibidez Petronor, eta airearen kalitatearen emaitzak herritarrei ahalbidetu diezazkiela.

3.- Eusko Legebiltzarrak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskatzen dio jarrai dezala arauen araberako industria-segurtasun inspekzioak egiten, eta sakondu dezala elkarlana Petronorrekin, segurtasun industrialeko arauak jarraitu beharreko unitateetan programatu gabeko geldiuneak ahal beste gutxitze aldera.

4.- Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari eskatzen dio mantendu dezala eta, beharrezkoa izanez gero, indartu dezala egungo arreta espezifikoa eta ebaluazio jarraitua Petronorren jarduerarekin lotuta egon litezkeen osasunerako arriskuentzat, horien baitan hartuz ondorio subagudoak eta kronikoak epe ertain eta luzean.

5.- Eusko Legebiltzarrak Osasun eta Ingurugiro, Lurralde Politika eta Etxebizitza sailei eskatzen die jarrai dezatela euren artean informazioa eta koordinazioa partekatzen, Petronorren isuriketek osasunean izan ditzaketen efektuak kontrolatze aldera, tartean, hala badagokio, balizko kutsatzaileak eta horien kontzentrazioak mugatuz gaur egungo arauetan airearen kalitateari buruz halako muga onargarririk ez dutenentzat, eta bere ezaugarrien ondorioz gaur egun edo etorkizunean herritarren osasunarentzat arriskua ekar dezaketenentzat.