Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Mozioari, Hezkuntza-proiektuei jarraipena emateko irakasleriaren egonkortasuna bermatzeari buruz. [11/11/03/00/0073]]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatuz, ondorengo OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Mozioari, Hezkuntza-proiektuei jarraipena emateko irakasleriaren egonkortasuna bermatzeari buruz. [11/11/03/00/0073]]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak uste du ikastetxearen Proiektu Linguistikoa eta ikuspegi metodologikoa ezinbestekoak direla sistema eleaniztuna (euskara, gaztelania eta gutxienez atzerriko hizkuntza bat) bultzatzeko, euskara ardatz izango duena, kontuan hartuta inguru bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bultzatu ditzala irakasleen hizkuntza eguneratzea eta formakuntza hizkuntzen didaktikan, bereziki hizkuntzen trataera integratuari eta integralari dagokienez. Horretarako, bultzatu dezala irakasleen Hizkuntza Formakuntzarako eta Metodologiarako Plan bat. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza-komunitatearen eskura laguntza-baliabideak eta –ekimenak abian jartzen, helburu izango dutenak ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzea, komunikaziorako funtsezko tresna gisa, eta irakurketarako duten interesa sustatu dezala.