Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Mozioari, Kiroleko indarkeriari aurre hartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0064]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Mozioari, Kiroleko indarkeriari aurre hartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0064]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak sakon sentitzen du Inocencio Alonso Garcia Ertzainaren heriotza, eta doluminik zintzoena adierazten die bere familiari, lankideei eta lagunei.
  1. Eusko Legebiltzarrak adierazten du erabat baztertzen duela kirol profesional zein zaletuaren aitzakiaz izandako edozein indarkeriazko jokabide, eta kezka adierazten du gizonezkoen futbol profesionalaren inguruan ematen ari diren indarkeriazko gertaeren aurrean.
  1. Eusko Legebiltzarrak adierazten du gure gizartean kirolaren eremuan indarkeria erabat antagonikoa dela kirolaren kontzeptuarekin berarekin, eta ondorioz, erakunde publiko guztiei dei egiten die beharrezko neurriak har ditzaten, bakoitzak bere eskumenen eremutik, prebentzioa sustatzeko, kontrola indartzeko eta indarkeriazko jokabideak zigortzeko.
  1. Eusko Legebiltzarrak adierazten du horrelako jokabideak behin betiko baztertzeko, hala nola kolektibo guzti horiei eragiten dieten indarkeriazko jokabideak behin betiko baztertzeko, beharrezkoa dela ez soilik erakunde publikoen partehartzea indarkeria horren aurkako politikak ezartzeko bere lanean, baizik eta kirol erakunde eta entitateen –Federazioen, kluben, baita UEFAren- inplikazioa ere behar duela, kirolean indarkeria desagertzen lagunduko duen kudeaketa, kontrol eta autoerregulazio egokia ahalbidetzeko.

Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala indarkeria desagertarazteko, horren prebentzioaren bidez. Horretarako, kirol Federazio eta Kluben partehartze aktiboaren alde egin dezala, alor horretan eskumena duen Segurtasun Sailarekin koordinatuta. 

  1. Eusko Legebiltzarrak klub guztiei eskatzen die beren estatutuetan jaso dezatela, bai onarpen-prozeduretan bai zigor-prozeduretan, neurri zehatzak ekiditeko beren masa sozialeko kide izatea indarkeriazko jokabideak edo jokabide intoleranteak –kiroleko balioen aurkakoak- dituzten pertsonak edo taldeak. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Kirolaren Euskal Eskolaren bitartez formakuntza-jardunaldiak egin ditzala, herritarrak kontzientziatze aldera, zeinaren helburua izango baiten kirolean indarkeria desagertaraztea, bereziki futbol profesionalean. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Europar Batasunaren babesa, koordinazioa eta osagarritasuna eskatzen du kirol politikaren alorrean. Horretarako, kirolean ardura duten organismoen arteko lankidetza bultzatu dezala, eta babes dezala kirolari, zaletu eta herritarren integritate fisikoa eta morala.