Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote MOZIOARI, Euskadiko Artxiboak dokumentu judizialei dagokienez dituen espurgorako irizpideei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0016]

Behean sinatzen duten talde parlamentarioek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote MOZIOARI, Euskadiko Artxiboak dokumentu judizialei dagokienez dituen espurgorako irizpideei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11\11\03\00\0016]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Lan eta Justizia sailei eskatzen die Euskal Autonomia Erkidegoko Agiri Garbiketako Batzordeari proposamen bat egin diezaiotela, dokumentazio judiziala ezabatzeko irizpideak eta prozedurak eguneratzekoa. Horretarako, beharrezkoa da irizpideak eta prozedurak dokumentuen balorazioan oinarritzea, zeina justiziako administrazioaren serie dokumentalen kontserbazio-egutegia ezartzean gauzatuko den, Eusko Jaurlaritzak berak diharduen gisa Euskadiko Autonomia Erkidearen eta Udal Administrazioaren dokumentazioa baloratzeko eta hautatzeko batzordeetan.

Eusko Legebiltzarrak Agiri Garbiketarako Batzordeari gomendatzen dio dokumentazioa ezabatzeko prozesuak gelditu ditzala, irizpide eta prozeduren eguneraketa hori eman bitartean.