Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko mozioari, Unibertsitate-lizentziako, -graduko eta -masterreko titulu ofiziala duten gazteek jaso beharko lituzketen soldatei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0072]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko mozioari, Unibertsitate-lizentziako, -graduko eta -masterreko titulu ofiziala duten gazteek jaso beharko lituzketen soldatei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0072]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatu dezala Enplegu Plan Estrategikoaren 3. Ardatza, gazte enpleguari buruzkoa, hala nola IV. Gazte Planeko 1. Ardatza, Emantzipazioa eta Autonomia, enplegu alorrean. Bien helburua da pertsona gazteak lan merkatuan sartzea sustatzea eta laguntzea.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, gazte enplegua sustatzeko programa berezien garapenean, besteak beste, laguntzen dutenak hezkuntza mundutik lanekora igarotzen, lehen lan aukera sustatzekoetan edo gazteak itzultzekoan, jarraipena egin dezala bilatutako eta lortutako eraginari buruz, beharrezkoak balira, hobekuntzak sartze aldera neurrien definizioan.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bi plan horien ebaluazioaren emaitzaren berri eman diezaiola Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria batzordeari.