Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko moziaori, Bilboko portutik ontziek armamentu militarra garraiatu ez dezaten hartu asmo dituen neurriei buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0037]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko moziaori, Bilboko portutik ontziek armamentu militarra garraiatu ez dezaten hartu asmo dituen neurriei buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0037]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari hertsatuki eskatzen dio arma-baimena ezeztatu edo baliogabetu diezaiela bere baitan jazarpen eta indarkeria politikoko egoera duten estatuei, eta horiek giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen urraketa larriak egiteko erabiltzearen inguruko arrazoizko zantzuak dituztenei. 

2.- Eusko Legebiltzarrak elkartasuna adierazten dio Yemengo populazio zibilari, Saudi Arabia buru duen Liga Arabeko Koalizioaren eraso militarrak pairatzen dituenari. 

3.-Eusko Legebiltzarrak eskatzen du Saudi Arabiak gidatutako arabiar koalizioak berehala eten dezala populazio zibilaren aurkako bonbardaketa oro. 

4.- Eusko Legebiltzarrak eskatzen du Saudi Arabiak gidatutako arabiar koalizioak Yemenen aurka duen blokeoa berehala eten dezala; eta premiaz eskatzen die Nazioarteko Komunitateari, oro har, eta Eusko Jaurlaritzari, zehazki, laguntza humanitarioa eman dezatela. 

5.- Eusko Legebiltzarrak huzien gerrilla matxinoari, Iranek babestutakoari, hertsatuko eskatzen dio bete ditzala NBEren ebazpen guztiak eta berehala utz ditzala bertan behera erasoak eta bala-misilen erabilera. 

6.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari hertsatuki eskatzen dio armak esportatzeko kontrol-neurriak indartu ditzala, neurri horiek Diputatuen Kongresuak kontrolatutakoak izan daitezela, eta erabilera-bermerik handienaz gain izan dezala baita dagokion informazio publikoa ere. 

7.- Eusko Legebiltzarrak Europar Batasunari hertsatuki eskatzen dio Saudi Arabiari arma-salmenta benetan blokeatzea. 

8.- Eusko Legebiltzarrak aitortzen du egin garrantzitsua dutela GKEek eta nazioarteko erakundeek, izen ona dutenek eta helmugako herrialdeetan presentzia dutenek, erakunde horiek giza eskubideen urraketari buruz egiten dituzten kontrol, salaketa eta gomendioak direla eta.