Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposameari Justizia Administrazioan euskaraz egiteko eskubidea bermatu beharrari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11702/01/0288]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposameari Justizia Administrazioan euskaraz egiteko eskubidea bermatu beharrari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11702/01/0288]

OSOKO ZUZENKETA: 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio EAEko Justizia Administrazioan koofizialtasunaren aldeko apustu irmoari eutsi diezaiola.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Auzia euskaraz Proiektua bultzatzen. Helburua da euskara hutsean tramitatutako gaiak areagotzen ikustea, hasi eskarietatik eta sententzian emandakorarte.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala transferitutako eta transferitu gabeko langileen hizkuntza-trebakuntzarekin.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egungo legeak eguneratzen jarrai dezala, hala nola terminologia juridikoa eguneratzen formulario juridiko elebidunetan, operadure juridiko guztien esku uzteko.