Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko ekimenean sakontzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02/01/0281]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko ekimenean sakontzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02/01/0281]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarra bat dator euskal kirola lagungarri dela Euskadiren Euskadik nazioartean irudi positiboa emateko.

Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak babestu egiten ditu Euskadiko kirol federazioak, -boluntarioki eta beren autoerregulazio-eremu pribatu propioaren baitan- ekimenak abiarazi dituztenak nazioarteko mailako txapelketa ofizialetan parte hartzeko.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala babesten, orain arte bezala Basque Team-en bitartez, beste erakunde eskudun batzuekin elkarlanean, euskal kirolarien teknifikaziorako planak, zeintzuen helburua baiten euskal kirol sistema kalitatezkoa lortzea, eta beraiek Euskaditik kanpoko txapelketa eta lehiaketetan parte hartzen laguntzeko izango direnak, maila indibidulen zein kolektiboan.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, errespetatuta kirol federazioen erabakia –boluntario eta beren autoerregulazio-eremu pribatu propioaren baitakoa- bere federazioaren ofizialtasuna sustatzekoa, federazio horiei prozesu horretan lagundu diezaiela.

4.- Eusko Legebiltzarrak proposatzen du Jarduera FIsikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Kirol Federazioekin batera, txapelketak edo norgehiagokak antolatu ditzala beste selekzio batzuekin, nazioarteko proiekzioa duten disziplina guztietan, lehentasuna jarrita gure kirolarentzat nahi ditugun kiroleko balioetan eta balio sozialetan eredugarri diren disziplinak, osasunaren, integrazioaren eta berdintasunaren sustepenerako tresna gisa.