Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eskola-kirolaren formakuntza arautua normalizatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0259]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eskola-kirolaren formakuntza arautua normalizatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0259]

OSOKO ZUZENKETA: 

"Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  1. Gara dezala Euskal Herriko kirol-irakaskuntzen plan estrategiko bat, behar diren ekintzak eta baliabideak ezarriz oraingo formakuntza-beharrizanei erantzuteko, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko legeen ondorioz eta Kirolaren Lege berriari egokitzearen ondorioz etorkizunean izan daitezkeenei ere. 

Eskola-kirolari dagokionez, eskola-kirolaren formakuntza arautua normaltzeko plan estrategiko horrek kontuan hartuko ditu ikuspegi   ekonomikoa eta instituzioen arteko lankidetza, eskola-kirolari buruzko foru-eskumena kontuan izanda eta zorrozki errespetatuta. Halaber,  eskola-kirolaren beharrizan espezifikoak jasoko ditu, formakuntzarako ekintzak ezarriz hiru   lurraldeetan, aukera-berdintasunaren barruan.

  1. Plan estrategikoak ezar dezala kirol-irakaskun¬tzen euskal eredua, zeinaren bidez eredu bakar batean bilduko diren erregimen bereziko irakaskuntzak eta bitarteko aldikoak. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, biek batera landuko dituzte plangintza estrategikoa eta eredu unitarioaren definizioa, Euskadiko kirol-federazioekin lankidetzan.

Eskola-kirolari, ekintzei, baliabideei eta ereduari dagokienez, ezinbestekoa izango da foru-institu¬zioen lankidetza.

Jarrai dezala ikastetxeetako eskola-kirola txertatzen ikastetxeen curriculumean; hain zuzen ere, neurri hori beharrezkoa izango da curriculumaren kalitatea bermatzeko, hau da, horren izaera inklusiboa eta aukera-berdintasunaren sustapena bermatzeko.

Ildo horretatik, eta aurreko premisan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzak, plan estrategikoa landu  bitartean, alor honetan eskumena duten foru-aldundiekin elkarlanean, berrikus dezala     Kirolene zentro publikoaren eskaintza eskola-kirolarekin zerikusia duten titulazioei buruzko arauen garapenera egokituz joateko, administrazio publikoek dituzten egiturak sendotuz eta hiru lurraldeetan ekonomikoki bideragarria izatea ahalbidetuz".