Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau proposatzen diote legez besteko proposamenari, eskola-kirolaren prestakuntza arautua normalizatzeari buruzkoari. [11\11\02\01\0209]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldek, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, honako OSOKO ZUZENKETA HAU aurkezten diote legez besteko proposamenari, eskola-kirolaren prestakuntza arautua normalizatzeari buruzkoari. [11\11\02\01\0209]

OSOKO ZUZENKETA

"Eusko Legebiltzarrak honako hau gomendatzen dio Eusko Jaurlaritzari:

  1. Euskadiko kirol-heziketen plan estrategikoa egitea, gaur egungo prestakuntza-beharrei eta behin-behineko Euskadiko Kirol Lanbideetara Sartzeko eta horiek Betetzeko Legetik eta Kirolari buruzko Lege berrira agian egingo den egokitzapenetik etorkizunean erator daitezkeen beharrei erantzuna emateko behar diren egintzak eta baliabideak ezartzeko.

Eskola-kirolari dagokionez, eskola-kirol arautuaren prestakuntza normalizatzeko plan estrategiko horrek aintzat hartuko ditu ikuspegi ekonomikoa eta instituzioarteko kooperazioa, eskola-kirolari buruzko foru-eskumena kontuan harturik eta eskumen hori erabat errespetatuta. Halaber, eskola-kirolaren behar espezifikoak jaso, eta prestakuntzarako egintza egokiak ezarriko ditu, hiru lurraldeetan aukera-berdintasunarekin.

  1. Plan estrategikoak kirol-irakaskuntzen euskal eredua ezartzen du, eta, haren bitartez, eredu bakarrean jasoko dira araubide bereziko eta denbora-tarte iragankorrerako irakaskuntzak. Zentroen eta Plangintzaren Zuzendaritzak eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak elkarrekin eratuko dute plangintza estrategikoa, eta eredu bateratua definituko dute, euskal kirol-federazioen laguntzarekin.

Eskola-kirolari -egintzak, baliabideak eta eredua- dagokionez, kolaborazioa foru-erakundeei hedatuko zaie ezinbestean. 

Ikastetxeetako eskola-kirola ikastetxeetako curriculumean txertatzen jarraituko da, eta neurri hori beharrezkoa izango da eskola-kirolaren kalitatea bermatzeko, izaera inklusiboa eta aukera-berditasunen sustapena ziurtatze aldera. 

Horren harira, aurreko premisan oinarrituta, plan estrategikoa eratu arte, Eusko Jaurlaritzak, arlo horretan eskumena duten foru-aldundiekin batera, Kirolene zentro publikoaren eskaintza berrikusiko du, eskola-kirolarekin lotutako titulazioen inguruan araudi-garapen berrietara egokitzen joateko, administrazio publikoek dituzten egiturak indartzeko eta 3 lurraldeetan bideragarritasun ekonomikoa ahalbidetzeko".