Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Osakidetzako osasun-zentroetan Osasun Psikologia Orokorreko espezialitatea eta zerbitzuak sartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\108]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Osakidetzako osasun-zentroetan Osasun Psikologia Orokorreko espezialitatea eta zerbitzuak sartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\108]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  1. Lehen arreta sustatzea, osasun arreta pertsonala eta banan-banakoa bermatzeko, paziente bakoitzaren behar espezifikoei erantzungo diena. 
  1. Disziplina anitzeko talde profesionalen sorrera sustatzea, pazienteen arreta osorako eta Informazio Klinikoaren Sistema bateratuaren hedapenerako Osakidetzako baliabide guztietan eta kontzertatutako egoitza-sistema guztietan, bai sektore sozialekoak, bai osasunekoak.