PSE EUSKADI: Dokumentuak: OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emigratu duten euskal biztanleen eskubideen ebaluazioari eta Euskadin dituzten eskubideetarako irispideari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0291]
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emigratu duten euskal biztanleen eskubideen ebaluazioari eta Euskadin dituzten eskubideetarako irispideari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0291]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emigratu duten euskal biztanleen eskubideen ebaluazioari eta Euskadin dituzten eskubideetarako irispideari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0291]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala atzerrian euskal herritarrak artatzeko programak eta ekintzak ezartzen eta garatzen, beren eskubideak bermatuz. Hori guztia, 8/1994 LEGEAk, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoak, ezarritakoa jarraituz.

Jarduera multzo horren barruan, Euskadiko benetako egoera euskal gizataldeei ezagutarazten eta euskal kultura eta ekonomia zabaltzeko, bultzatzeko eta garatzeko ekintzak sustatzen jarraituko du.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala, gainontzeko erakunde eskudunekin batera, haurren eskubideak babesten, bereziki ahulezia handieneko kasuetan. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio adin txikiko populazio horren behar eta eskarien ebaluazioan eta sakontzean jarraitzen, behatokien desberdinen bitartez.