Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, La Navalen egoera aztertzeko hiruko mahai bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0268]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, La Navalen egoera aztertzeko hiruko mahai bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0268]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak uste du la Navaleko ontziola segmentu estrategikoa dela, eta enplegua, aberastasun soziala, industriala eta ekonomikoa sortzen dituela Ezkerraldeko eskualde osorako. Hori dela eta, Eusk Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  • Posizio aktiboa izan dezala balizko inbertsoreak bilatzen, proiektu industrial sendoa ekar dezaten, horrek ontziolaren bideragarritasuna eta etorkizuna bermatu dezan.
  • Konkurtso-prozeduraren tramitazioan azaldu dadila, horren bilakabidean benetako kontrola eta ezagutza bermatze aldera.
  • Espainiako Gobernuari helarazi diezaiola Ontziolako langileei emandako bermeak mantentzeko eta luzatzeko beharra.
  • Behin prozesu konkurtsala amaituta, beharrezko kudeaketak egitea proiektu industriala finkatzea babeste aldera, erabilgarri dauden tresnen bidez. Halaber, horren garapenaren jarraipena egiteko tresnarik egokiena abian jar dezala, langileen ordezkaritzaren partehartzearekin.