Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Garoñako zentral nuklearraren eraispenari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0240]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Garoñako zentral nuklearraren eraispenari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0240]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak ospatu egiten du Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea. Zoriondu egiten ditu Arabako herritarrak eta euskal herritarrak oro har, hala nola erabaki hau lortzeko lanean aritutako erakunde eta gizarte mugimendu guztiak, energia berriztagarrietan oinarritutako gizarte jasangarri baterantz trantsizio energetikoan dagoen Euskadi baterantz jotze aldera. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko Energia, Turismo eta Agenda Digitala Ministerioari eta Garoñako zentral nuklearraren jabe diren enpresei exijitzen die, gehiago atzeratu gabe, prozesdura burokratiko eta teknikoari ekin diezaiotela, zentral nuklear hori desegiteko lanetarako, arreta berezia jarriz segurtasunaren bermean eta informazioaren gardentasunean. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Erakundearteko Batzorde bat sortzea eskatzen du, Garoñako Zentral Nuklearra desegiteko prozesua jarraitzeko. Erakundearteko batzorde horrek autonomia- eta lurralde-erakundeen partehartze aktiboa izango du, hala nola Arabako tokiko erakundeen ordezkariena, bereziki Garoñako Zentraletik duten gertutasunagatik zuzenean inplikatutako kontzejuena, udalena eta kuadrillena.

4.- Legez besteko proposamen hau Gobernu espainolari bidaliko zaio, eta baita Garoñako zentral nuklearra desegiteko prozesuan inplikatutako erakundeei (Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua, Nuclenor SA, ENRESA eta Espainiako Gobernua), hala nola Arabako tokiko erakundeei.

5.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio eskualdean Ekonomia Berraktibatzeko Plan bat bete dezala, non Garoñaren itxieragatik kaltetutako euskal udalerriak jasoko diren. Planak energia berriztagarrietan inbertitzea ere jasoko du, energia nuklearretik datorren Energia ekoizpena ordezkatuko duena.