Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko mozioari, EAEko langabetuak pairatzen ari diren langabeziagatiko estaldura maila tamalgarriari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0033]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko mozioari, EAEko langabetuak pairatzen ari diren langabeziagatiko estaldura maila tamalgarriari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0033]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak salatu egiten du pertsona langabetuek Estatuaren aldetik pairatzen duten estaldura-maila. 

2.- Eusko Legebiltzarrak uste du, kontuan izanik Euskadiko Autonomia Erkidegoak Azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuaren bidez laneko bitartekaritza eta enplegu politika aktiboen funtzioak egiten diharduela, Estatuko Gobernuari hertsatuko eskatzen dio transferitu ditzala enplegurako politika pasiboak, horiek hobetu egingo baitute beharrezko koordinazioa, gaur egun Autonomiako eta Estatuko administrazioek dauzkaten funtzioen artekoa. Horrek ahalbidetuko ditu kongruentzia handiagoko enplegu politika bat eta enplegurako zerbitzu publikoaren arreta. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari hertsatuki eskatzen dio, Gernikako Autonomia Estatutua betez, ahalik eta azkarren transferitu dezala Euskadira Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa.