Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herrialde honen gidoia aldatzeko proiektu batekin goaz hauteskundetara; heldu da hobetu nahi dugun erabakitzeko garaia”

Apirilaren 21erako deialdia ezagutzera eman denean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialisten indarrari esker politika sozialak bermatuko direla eta Eusko Jaurlaritza gizarteak nahi duenera zuzenduko dela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la comparecencia para valorar la convocatoria de elecciones en Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Sozialistek apirilaren 21aren ostean izango duten indarrak bermatuko dituela politika sozialak eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza euskal herritarren eskari eta kezkei erantzuteko Euskadi eraldatzeari emanik egongo dela esan du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak.  “Prest gaude euskal gizarteari gure programa aurkezteko, azaltzeko Alderdi Sozialista indartsu bat dela euskal politika oinak lurrean dituela garatzeko eta jendearen beharrei erantzutera zuzenduta izateko bermea. 

“Heldu da garaia erabakitzeko onenen artean egotea nahi dugun, politika sozialak egin nahi ditugun, ongizate handiagoko gizarte bat, bidezkoagoa, eraiki nahi dugun. Gure adinekoak babestu nahi ditugun, txikienentzat etorkizun hobeago bat eraikitzea eta herrialde pluralago eta irekiago batez gozatzea nahi dugun erabaki behar dugu”, azaldu du. 

Euskal Sozialistak herrialde honen gidoia aldatzeko proiektu batekin goaz datozen apirilaren 21eko hauteskundetara; heldu da hobetu nahi dugun erabakitzeko garaia. #AldatuGidoia pic.twitter.com/O8PeyyeT0N

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 22, 2024

Iñigo Urkulluk euskal hauteskundeetarako data ezagutzera eman duenean, Eneko Anduezak esan du azken legegintzaldia “oso emankorra” izan dela. “Zailtasun galantekin garatu da, baina balantze oso positiboa egin dezakegu”, adierazi du. Buruzagi sozialistaren hitzetan, mundua aldatzen ari da eta aurrerapen teknologikoek oraindik pentsa ezin diren ondorioak ekarriko dituzte enplegua, hezkuntza, osasuna edo mugikortasuna bezalako esparruetan. “Etorkizun hobe bat eraiki behar dugu. Eta, horretarako, Euskadiren gidoia aldatuko dugu”, adierazi du PSE-EE aurrekanpainako lema gogora ekarriz.

Lehendakarigaiak, halaber, esan du “Espainia bezalako proiektu komun baten eta Europa bezalako proiektu komun baten parte” garela eta Euskaditik “sozialistek beti defendatu izan dituzten balioekin konpromiso bat hartu” nahi dutela.