Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alternatiba erreala gara, ez gara alderdiren baten bidaide, Lehendakari izateko asmoa dut”

Bilboko Gazteria Sozialistaren 120. urteurrenean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du bere proposamen politikoak “euskaldunen errealitatearekin konektatzen” duela eta “konponbideak eskaintzen” dituela.

Lehendakaritzarako hautagaiak sozialistek azken hauteskundeetan lortutako garaipena ekarri du gogora, eta erakundeetako lanaren bokazio eraldatzailea aldarrikatu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el acto de celebración de los 120 años de las Juventudes Socialistas de Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, datozen hauteskunde autonomikoetarako sozialistek aurkezten duten proposamena “alternatiba erreala” da, eta bere alderdiak ez dio ezeri uko egiten, berriro gobernatzeko eta Euskadi lideratzeko asmoa duelako. Haren arabera, Euskadin garaipena eman zioten azken hauteskundeak helburu horren berme dira.

“Alternatiba erreala gara, ez gara alderdiren baten bidaide. Ez diogu ezeri uko egingo. Lehendakari izateko asmoa dut eta PSE-EEk berriro Euskadi gobernatzeko asmoa du. Horixe dut buruan, horixe proposatzen dugu PSE-EEtik”, adierazi du.

Anduezak Bilboko Gazteria Sozialistaren 120. urteurreneko ospakizun-ekitaldietan hartu du parte Nora Abete alkateordearekin eta Danel Saez JSE-Egaz alderdiko Antolakuntza idazkariarekin batera, eta esan du PSE-EE “egonkortasunaren eta bizikidetzaren bermea” izan dela zailtasunez betetako urte hauetan.

Lehendakarigaiak gazte sozialistei aitortu die baikorra dela hurrengo hauteskunde deialdiari begira. “Prest gaude. PSE-EEn aspalditik ari gara lanean hauteskunde hauetarako, itxaropen handiak ditugu jarrita. Oso baikorra naizela esango duzue. Halaxe naiz, bai. Halaxe izan beharra dudalako. Azken bi hauteskundeak hortxe ditugulako: udal zein foru hauteskundeak bultzada bat izan ziren gure ordezkaritzarentzat, eta orokorretan, berriz, garaipena lortu genuen Euskadin, Alderdi Sozialista bozkatuena izan zen erkidego bakarra izan zelarik Kataluniarekin batera”, gogoratu du.

Proposamen sozialistaren gakoa, Anduezaren iritziz, “euskaldunen errealitatearekin konektatzean” datza, “gure gizarteak une honetan dituen arazoei konponbideak bilatuz eta proposatuz”. Era berean, etorkizunaz eta gizartearen bokazio eraldatzaile baten premiaz ohartarazi du, kudeaketaz harago joango dena.

“Harago joan nahi dugu gainera datorkigunari erantzuteko; halakoxeak dira erronkak, ezin garela heldu datorkigunari begira geldirik egoteko luxuari. Aitzitik, lehenbailehen aurreikusi, ekin eta esku hartu behar da. PSE-EEren proiektua, gure proiektua alegia, eraldatzailea da, eraginkorra, plurala, eta zukurik handiena ateratzen dio espainiar markoak eskaintzen dizkigun aukerei. Lankidetzan sinesten dugu, Espainia izeneko proiektu komun baten parte gara, eta europar markoan sinesten dugu, populismoen eta inposizioen aurrean tinko eusteko”, adierazi du.

Alternatiba erreala gara, ez gara alderdiren baten bidaide.

Ez nik, ez gure alderdiak, ez diogu ezeri uko egingo.

Lehendakari izateko asmoa dut eta PSE-EEk berriro Euskadi gobernatzeko asmoa du. #Cambiaelguion@PSEBilbao @JSE_Bilbao @JSE_Egaz pic.twitter.com/Gw5jtXdohz

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 7, 2024

Horrez gain, esan du PSE-EE “ondo egindako lanez betetako motxila batekin” aurkezten dela erakunde guztietan, eta legegintzaldi honetan Eusko Jaurlaritzako sail sozialistek bultzatutako lege eta erreforma batzuk aipatu ditu adibide modura. “Ezinbesteko mugarriak, adibidez Enpleguaren Legea, Euskadin dugun lehena, edo Mugikortasun Jasangarriarena, Kontsumitzailea Babestearena, edo Lanbideren eta inklusio-sistemaren erreformak”, zehaztu du.

Egunerokotasuneko kontuak ere aipatu nahi izan ditu buruzagi sozialistak, esaterako garraio publikoan diren deskontuak, eta abaguneaz baliatu da oposizioari aurpegiratzeko beren kritiketan azkarregi jardun izana, behin betiko erabakia hartu gabe baitzegoen, noiz eta administrazioen arteko aurrekontu-ahalegina eta koordinazioa mespretxatzen jardun eta gero.

“Inork ez ditu sozialistek bezala defendatu inflazioaren kaltea arintzera zuzendutako laguntzak eta mugikortasun ekologikoago eta jasangarriago baterako urratsak. Batzuk medaila bat zintzilikatu nahi izan dute kontu honekin, aldez eta moldez deskontuak kritikatzen edo baztertzen jardun eta gero, oposizio guztiak egin duen lez. Zuetako asko bezala lanean edo ikasten ari den jendearen interesak baino ez gaitu gu mugitu, jendeak badaki aintzatesten sozialistek eratu dugun gizarte-ezkutua, maila guztietako administrazioen arteko lankidetzak ahalbidetu duena: Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek”, azaldu du.

Nora Abetek, bestalde, bidegabekerien eta egoera dramatikoen aurrean sozialisten kausaren benetako arrazoiaz galdetu du, eta Gazako bonbardaketak eta horrek populazio zibilean eragiten dituen ondorioak aipatu ditu horren adibiderako. Eta itxaropentsu azaldu da arlo guztietan egindako lanak nahi diren emaitzak ekarriko dituenaz, Euskadin barne, Lehendakaririk onena hautatuta, hots, Eneko Andueza.

Danel Saezek, bere aldetik, Bilboko Gazteria Sozialisten sortzaileak izan ditu gogoan, bereziki Tomas Meabe, eta orain dela 120 urte erakutsi zituzten klase-kontzientzia, konformagaiztasuna eta mundua aldatzeko gogoak egungo Gazteria Sozialisten nortasun-ikur direla esan du.