Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Lehendakaria izaten banaiz, Emakunde Lehendakaritzara itzuliko da, mugimendu feministak eskatzen duen bezala”

Politika guztiek “zigilu feminista” izateko eta berdintasuna bermatzeko konpromisoa hartu du PSE-EEko idazkari nagusiak Bidegileak Sariak banatzean

Maider Etxebarria: “Gasteiz feminista batean sinesten dugu, emakumeek esparru guztietan lidergorako beren gaitasuna gauzatuko dutela. Eta horrek kudeaketa dakar, erabakiak hartzea dakar”

Patricia Campelok sarituen konpromisoa nabarmendu du: “Erabakimena eta sinesmen batzuk ikusten ditut horiengan, harro sentiarazten nautena emakume borrokalari, feminista eta sozialisten genealogia bateko parte izateagatik”

“Guk, emakumezko sozialistok, ez badugu egiten, nork egingo du, ba?” galdetu du edizio honetan berdintasunaren aldeko borrokagatik saritutako Natividad Alonso Estalayo ‘Tatxi’ Ermuako zinegotzi historikoak

1. argazkia
Eneko Andueza y la premiada, Natividad Alonso, junto a la alcaldesa de Vitoria, Maider Etxebarria, Aroa Jilete y Patricia Campelo. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, iragarri du erakundeetatik martxan jarriko diren politika, aurrekontu eta gidalerro guztiek berdintasunaren aldeko borroka izango dutela kontuan, eta Emakunde Emakumearen Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzen egiturara itzultzeko konpromisoa hartu du, sailburutza baten mende egon ordez. “Lehendakaria izaten banaiz, Emakunde Lehendakaritzara itzuliko da, mugimendu feministak eskatzen duen bezala. Izan ere, gobernantza modernoaren ardatzetako bat da berdintasuna politika publiko guztietan txertatzea. Gobernuaren egituran txertatuta egon behar du berdintasunaren zeharkakotasuna. Horrela garatu ahalko dira zigilu sozialista eta feminista daramaten politika horiek”, azaldu du.

Anduezak 2024ko Bidegileak Sarien banaketan hartu du parte Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin eta Patricia Campelo PSE-EEko Berdintasun idazkariarekin batera, eta “agenda feministan” aurrera egiteko deia egin du, emakumearen ikusgarritasunean eta ahalduntzean urratsak eman daitezen eta egiturazko desberdintasunak ezabatu daitezen. “Euskal sozialistek berdintasun osoko proiektu bat defendatzen dugu, emakumeari oso-osorik eskaintzeko Euskadin merezi duen protagonismo ekonomiko eta soziala”, azpimarratu du.

Lehendakarigaiarentzat, garrantzi handia du bide horretan urratsak ematen jarraitzea, “txikitatik barneratu izan dugun matxismo batean kateaturik dagoen gizarte batean bizi garelako”. Eta esan du oraindik gure gizartean ematen diren jarrera matxistek emakumeei “eginbeharrez betetako motxila bat kargarazten” dietela, izan haurren zainketak, izan mendekotasuneko zainketa, izan etxeko lanak. “Ezinezkoa da bizitzaren karrerari heltzea gizonezkoek baino ehunka metro atzeragotik abiatuta”, esan du.

Eneko Anduezaren esanetan, Euskadik ezin du jarraitu emakumeek urrakortasun egoerara bultzatuko dituzten “berdintasun ezaren arrakala eta errealitateak” bizi dituztela. “Egoera horri amaiera emateko Alderdi Sozialistak Euskadin eta Espainian bultzatu izan dituen legeak lege, asko geratzen da oraindik parte-hartze ekonomiko eta sozialean erabateko berdintasuna lortzeko”, ohartarazi du.

Eta arlo horretan gidoi aldaketa batek duen garrantzia azpimarratu du, XXI. mendeko familia-ereduekin bat etorriko diren kontziliazio-politiken edo gizonezkoak etxeko lanetan jardutearen alde eginez.   

Eskuinak gobernatzen duenean emakumeek eskubideak galtzen dituztela esan du, halaber, buruzagi sozialistak. Eta Raxoiren eta PPren gobernuak kolektibo horren kontra abian jarritako neurriak ekarri ditu gogora. “Lortutako urrats txikiak laster lurperatzen dituzte. Krisiren bat haztearekin, edonolakoa izanik ere, emakumeak zarete lehen biktimak, zuen eskubideak murrizten dira aurrena”, ohartarazi du.

Lehendakaria izaten banaiz, @emakundEJGV Lehendakaritzara itzuliko da, mugimendu feminista gehienak eskatzen duen bezala.#AldatuGidoia pic.twitter.com/wLnkPwSGAD

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 2, 2024

“Akordatu zaitezte lan-erreforma hartaz: kaleratzea merkatu zuen, enplegua kaskartu zuen eta katebegiaren ahulenari eragin zion, hau da, emakumeei. Akordatu mendekotasun legeaz, bereziki emakumeak kolpatu zituena, horiek arduratu behar zirelako mendekotasuna zuten senideez. Edo pentsioen edo abortuaren kontraerreformez. Eskuinak emakumeen kontra borrokatzen du, antza denez”, esan du nahigabeturik.

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, bere aldetik, berdintasun arloan nabarmentzen den “DNA sozialista” goratu du, Ermuan 2003an Emakumearen Etxearen inaugurazioa oroituz, Euskadiko aurrenekoa izan zena. “Hori da feminismoa egitea, hori da berdintasunaren alde lehen lerroan lanean aritzea”, esan du.

Sozialistek pertsona guztiek aukera-berdintasuna izango duten hirien eraikuntzan duten konpromiso irmoa azpimarratu du gasteiztar agintariak. “Gasteiz feminista batean sinesten dugu, emakumeek esparru guztietan lidergorako beren gaitasuna gauzatuko dutela. Eta horrek kudeaketa dakar, erabakiak hartzea dakar”, esan du.

Gasteizko Udaletik berdintasunerako bidean aurrera egiteko martxan jarritako ekimen batzuk ere aipatu ditu Etxebarriak; adibidez, Berdintasunerako aurrekontua %16 igotzea (indarkeria matxistari buruz sentsibilizatzeko eta hori prebenitzeko ekintzak indartzeko baliatzen ari dira) edo Berdintasun Sailaren maila igotzea Alkatetzari atxikita. “Denboran zehar sendotuko diren eta beharretara egokituko diren politika publiko trinkoak behar ditugu tankera horretako estrategia bat aktibatu eta garatzeko”, adierazi du.

PSE-EEko Berdintasun idazkariak, Patricia Campelok, sarituaren ibilbidea eta emakume sozialistek egindako lana azaldu du. “Zorioneko sentitzen naiz sari hauen bidez gure alderdiko emakumeen bizitzara eta konpromiso politiko eta feministara hurbiltzeko aukera handiago izateagatik. Erabakimena eta sinesmen batzuk ikusten ditut horiengan, harro sentiarazten nautena emakume borrokalari, feminista eta sozialisten genealogia bateko parte izateagatik”, adierazi du Campelok.

Euskal hauteskundeetarako Bizkaiko PSE-EEren bigarren zerrendaburuak aurreko bi edizioetako sarituak gogoratu ditu, hau da, Aurora Bascaran, Esther Cabezudo eta Pilar Arenales. Eta Natividad Alonso Estalayo ‘Tatxi’ren ekintza politikoaren mugarri batzuk aletu ditu, lehen Emakume Etxea abian jarri izana, esaterako. “Beste emakumezko batzuekin batera bidea zabaldu izan duena garai zail baino zailago batean, esan genezake eragozpen eta matxismo guztien gainetik. Zerikusi handia dute gu orain esfera publikoan, politikan, egotearekin”, azaldu du.

Sozialisten zuzendaritzako Berdintasun arduradunak, halaber, Maider Etxebarria Gasteizko lehen emakumezko alkateak hartutako aurreneko erabakiak goratu ditu. “Ideiak argi eta hiri honi eta bertako emakume eta gizonei eskaintzeko asko duen emakume feminista bat da, asko du oraindik idazteko emakume sozialisten historiaren liburuan”, esan du.

Natividad Alonso Estayo hunkituta azaldu da bertaratuen artean “hainbeste aurpegi ezagun” egoteagatik, eta esan du duela urte batzuk “pentsaezina” zela Maider Etxebarria bezalako emakumezko alkate batek ematea sariak. Eta Francisco Berjon eta Carlos Totorika alkateen babesa eta Ermuako Udaleko alderdikide guztien lankidetza ere eskertu du. “Guk, emakumezko sozialistok, ez badugu egiten, nork egingo du, ba?”, galdetu du berdintasunaren aldeko borrokari buruz bere hitzaldiari amaiera ematean. Eta apirilaren 21ean erantzutera gonbidatu du, datozen hauteskunde autonomikoak aipatuz.