Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Diskurtso independentista gutxiago, autokonplazentzia gutxiago eta politika maiuskuladun gehiago, sozialistek egiten duguna bezala”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak euskal gizartearentzat apirilaren 21eko hauteskundeak bezalako horren une erabakigarrian bere alderdiak duen eskarmentua azpimarratu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General del PSOE y presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, el expresidente José Luis Rodríguez Zapatero, y la número dos de la candidatura socialista de Bizkaia para las elecciones vascas, Patricia Campelo | Foto: Socialistas Vascos

Pedro Sanchez presidentearekin batera Rodriguez Zapateroren lehen Gobernuaren 20 urteen omenez egin duen ekitaldian, esan du PSE-EE dela “benetako ezker bakarra”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, esan du sozialisten gobernuko esperientzia berme bat dela gizarte osoarentzat Euskadiren etorkizunerako datozen hauteskunde autonomikoetan bezala erabaki garrantzitsuak hartzeko unea heltzen denean. “Hauxe da Euskadiri falta zaiona, diskurtso independentista gutxiago, autokonplazentzia gutxiago eta politika maiuskuladun gehiago, sozialistek Gobernuan gaudenean egiten duguna bezala”, adierazi du.

Eneko Anduezak Bilboko Euskalduna jauregian jendea gainezka zela (1.400 pertsona baino gehiago) egin den ekitaldian hartu du parte, eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta haren lehen Gobernuaren garaipena gogoratu du. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteak ere hartu du parte ekitaldian.

Legegintzaldiko lorpen batzuk (enpleguaren zifrak, garraio publikoaren deskontuak, etxebizitza politika edo legegintzaldiko lana) gogora ekarri ondoren, “maiuskulazko politika” eskatu du Anduezak, eta esan du PSE-EE dela “benetako ezker bakarra”, eta ezinbestekoa izango dela hurrengo Eusko Jaurlaritzan politikak sozialak aurrera ateratzeko.

“Garrantzitsuena jokoan dagoenean, Euskadin PSE-EEri ematen zaio botoa. Kudeaketa onaren bermea gara. Horregatik, datorren apirilaren 21ean, Euskadik boto sozialista emango du. Asko dugulako jokoan, eta badakigulako gobernatzen. Oso ondo gobernatzen dugu, gainera”, azaldu du.

Euskal buruzagi sozialistak adierazi du “Eskubideak, Demokrazia. Askatasuna. Jose Luis Rodriguez Zapateroren lehen hauteskunde garaipenetik 20 urte” izenburuarekin egin den omenaldi-ekitaldia Euskadin izan behar zuela, asko diolako zor bakea lortzeko herrialdeari “bizitza, argia eta itxaropena” itzuli zion Gobernua hari. Eta falta direnak, terrorismoaren biktimak eta erresistentzia demokratikoa egin zutenak izan ditu gogoan.

Gobernu haren beste mugarri batzuk ere aipatu ditu Anduezak, hala nola: tropak Iraketik ateratzea, berdintasuneko ezkontzaren eta mendekotasuna dutenei arreta eskaintzeko legeak, edo demokrazian izan zen lehen Etxebizitza Ministeriora, emakume batek zuzendu zuena, hain zuzen.

Diskurtso independentista gutxiago, autokonplazentzia gutxiago eta politika maiuskuladun gehiago, sozialistek egiten duguna bezala.

Horixe da #Euskadi-k behar duena. #AldatuGidoia#Impulsodepais pic.twitter.com/QXAJYKprwr

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 9, 2024

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidente ohiak, bere aldetik, esan du Alderdi Sozialista dela Espainiaren historia politikoari “gertatu zaion onena”. Eta poza adierazi du gaur egun presidente eta gobernu sozialista bat egoteagatik Espainian, hark 2004an lehen hauteskunde garaipena lortu zuenetik 20 urte betetzen direnean. 

“Sozialismoa etorkizuna eta aurrerapena da beti”, azpimarratu du.

Zapaterok adierazi du PSOE dela gehien gobernatu duen eta herrialdearen aurrerabidean gehien lagundu duen alderdia, eta horrek “bakean eta askatasunean den Espainia aurrerakoi eta demokratiko” bat lortzen lagundu duela, “Europan eta mundu osoan begirunea diotena”.

Agintari ohi sozialista oso pozik azaldu da Euskadi eta Espainia bakean daudelako hamarkadetan terrorismoa izan eta gero. Eta zeregin horretan Alfredo Perez Rubalcabak, Patxi Lopezek, Rodolfo Aresek edo Jesus Eguigurenek egin zuten lan itzela ekarri du gogora. “Inork ez ditu izen horiek baztertuko bakearen aldeko urrats handi horietatik”, adierazi du.

Agenda feminista eta berdintasunaren aldeko aldarria, hain zuzen, Rodriguez Zapaterorentzat beti lehentasuna nola izan ziren gogoratu du Patricia Campelo PSE-EEko Berdintasun idazkari eta Bizkaiko hautagai denak.

“Zer hobeagorik urteurren hau Euskadin ospatzea baino, gaurko egunez, izan ere, ETArekin amaitu zuen, min eta sufrimenduzko hainbat urteren ondoren bakea ekarri zuen Gobernua gogoratzen dugulako. Bere politiketan feminismoaren egitekoa goratu zuen gobernu bat, gainera, Genero-indarkeriaren aurka Babes Integrala Emateko Neurriei buruzko Lege Organikoa eta Berdintasunaren Legea bezalakoak onartu zituena, parekidetasunaren alde eginez, horren ondorio nabarmenena izanik emakume asko izatea, egun, dagozkien tokiak betetzen eta ni neu hemen egotea”, adierazi du.

Eta hau gaineratu du: “Orain beste Gobernu sozialista bat da, Pedro Sanchez presidentea buruan dela, lekuko hori hartu duena, agenda feminista erabaki politikoen erdigunean jarrita”.