Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Keinuak ez dira kontzientzia zuritzeko argazkiak; zintzoak izan behar dute eta benetan damututa daudela erakutsi behar dute”

PSE-EEko idazkari nagusiak Arrasateko alkate eta EH Bilduren hautagai denari itaun dio Isaias Carrascoren aldeko omenaldian, ETAren terrorismoa “ziklo politiko bat” izan zela adierazi baitu.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a Sandra Carrasco, en el homenaje a Isaías Carrasco celebrado en Mondragón | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, EH Bilduko hautagai Pello Otxandianoren hitzak kritikatu ditu duela 16 urte ETAk eraildako Isaias Carrasco sozialistaren omenaldian, ETAren terrorismoa “ziklo politiko bat” izan zela esateagatik. Ezker abertzalearen gidari bezala euskal herritarren aurrean bere erantzukizunari ihes ez egiteko eskatu dio Anduezak, eta keinuak zintzotasunez eta damuarekin batera etorri behar duela, ez direla kontzientzia zuritzeko izan behar.    

Buruzagi sozialistak eskertu egin zion Arrasateko alkateari aurten gipuzkoar hiriko zinegotzi sozialista izan zenaren omenezko ekitaldian izateagatik, baina esan zion askoz gehiago eskertuko ziokeela hitza hartu izan balu esateko “hura gaizki egoteaz gain, ez zinetela egon egoeraren pare eta hura guztia gaitzesteko zenutela eta daukazuela”. 

“Keinuak ez dira norberaren kontzientzia zuritzeko argazkiak. Keinu zintzoak izan behar dira, hartaz guztiaz benetan damutu egiten zaretela erakutsi behar dute, min izugarria ekarri zuela hark guztiak, zeharo gaindiezina dena. Horixe da euskal gizarteak espero duena, horixe da Euskal Sozialistek espero dutena”, adierazi du. 

Biktimekiko keinuak, Isaias Carrascoren familiarekin, ez dira kontzientzia zuritzeko argazkiak.

Zintzoak izan behar dute, damua adierazi behar dute, hark guztiak min izugarri eta zeharo gaindiezina dena ekarri zuela aitortu behar dute.

Horixe da euskal gizarteak espero duena… pic.twitter.com/cSpWydo7u6

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 10, 2024

Hori baino minutu batzuk aurretik, Anduezak hainbat galdera egin dizkio EH Bilduri ezker abertzaleak ETAren terrorismoaren aurrean izan zuen jarrerari buruz. “Zergatik ez zineten egon gurekin une haietan? non zeundeten? isiltasun konplize batean? Egin beharreko galdera bat da, euskal gizarteari erantzun beharko lieketeelako ausardi balute”, esan du.  

“Pertsona horrek esan ez digu, bada, bere belaunaldiak ez duela inolako erantzukizunik hari buruz, oso bestelako belaunaldi batekoak direlako. Ni euren belaunaldikoa naiz, ni eurak zeuden kalearen punta hartan nengoen”, esan du. 

Arrasaten 2008ko martxoaren 9an erail zuten zinegotziaren omenaldian familiari laguntzen izan da Eneko Andueza beste buruzagi sozialista batzuekin batera hauteskunde bezperatan. Horien artean zeuden Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EE idazkari nagusia, Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketako idazkaria, Denis Itxaso Gobernuko ordezkaria edo Rafaela Romero Gipuzkoatik Kongresuan den diputatua, beste alderdikide eta lagun batzuen artean.