Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herritarren eskubideak eta patrika babesteko neurriak beharrezkoak dira eta sozialistek gizartearekin duten konpromisoari zor zaio”

PSE-EEko idazkari nagusiak “zerbait ona egiteko ezgauza” izatea leporatu dio PPri, gizarte-ezkutuari uko egiteagatik, eta beste indar politiko batzuk ere kritikatu ditu “neurea egingo zeurea egingo etengabean” aritzeagatik irabazi politikoak lortzearren

Jose Ignacio Asensio: “2023. urtea gidoi aldaketarena izan da lurraldeko hondakinen kudeaketaren gatazka betierekoan, eta 2024a herritarrek Lehendakari sozialista bat izateko egindako apustuarena izango da”

Jose Antonio Santanok geltoki zaharra eraitsi izanaren mugarria nabarmendu du, eta Cristina Labordak EAJri Irungo herriarekin konpromiso handiagoa izateko eskatu dio, alkate jarri ondorengo bere lehen ekitaldi politikoan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la alcaldesa de Irun, Cristina Laborda, el Secretario de Estado de Transportes, José Antonio Santano, y el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y teniente de diputada general, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, penaturik azaldu da PPtik ezin delako espero herritarrak prezioen igoeratik babestea eta gizarteko geruza zabalen ongizatea bermatzea bilatzen duten neurrientzako babesik. Eta Espainiako Gobernuak inflazioaren ondorioei aurre egiteko zabaldutako “gizarte-ezkutua” goratu du. “Ezin dugu ezer espero eskuin muturretik eta eskuinetik, PPtik eta Voxetik, ezgauza direlako Espainiaren alde eta Euskadiren alde zerbait ona egiteko”, esan du.

Lehendakari izateko hautagai denak eskuinaren eta eskuin muturraren jarrera eta PSOEk sustatzen duen erantzuna kontrajarri ditu. Aurrenekoek, izan ere, aste honetan uko egin diote pentsioak igotzea, oinarrizko elikagaien BEZa murriztea edo garraioari laguntzak ematea bezalako neurriak jasotzen dituzten dekretuei. “Aurrera atera ditugu prezioengatik egoera zail batean espainiarren eskubideak eta patrika babesteko funtsezkoak diren neurri batzuk. Neurri onak direlako onartu ditugu, beharrezkoak direlako eta sozialistek gizarte osoarekin duten konpromisoaren parte direlako”, adierazi du.

Erakundeetako politika sozialistak goraipatu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak Irungo Herriko Etxean egindako ekitaldi batean. Bertan izan dira, besteak beste, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako idazkari nagusi eta ahaldun nagusiordea dena, Cristina Laborda Irungo alkatea eta Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Estatuko idazkari dena. Eta beste indar politiko batzuen jarrera ere gaitzetsi du, horiek berariaz aipatu gabe: nazionalistak, Junts edo Podemos, politika “soka-tira lehiaketa” baten gisa hartzeagatik. “Badakite ez dutela irabaziko politika neurea egingo zeurea egingo etengabeko bat bezala ikusi nahi dutenek, urrats bakoitza egiteko irabaziak lortzeari begira daudenek”

Sozialisten kudeaketa ona Euskadiko bazter bakoitzera eramatearen alde azaldu da Andueza, eta PSE-EEren proposamena defendatu du: “Bada alternatiba erreal, eraginkor eta seguru bat bateko eta besteko nazionalismoarentzat. Alternatiba sendoa gara, ez gara inoren mende, geure bidea dugu eta pertsonei benetan axola zaienaz arduratzen gara”

Orainaldi eta etorkizun horrek aurrera egin dezan, Eneko Anduezarentzat funtsezkoa da “gidoia aldatzea” euskal gizarteari “ilusioa itzultzeko”. “Gure industria eta gure osasungintza komunitate moderno, anbiziotsu, solidario baten, alegia eskubide eta askatasunen sehaska denaren eta etorkizunari zabalik denaren, aitzindariak garela berriro aitortuak izan daitezen lortu behar dugu”, adierazi du.

PP eta Vox ezgauza dira Espainiaren eta Euskadiren alde zerbait ona egiteko.

Gainerakoek, berriz, politika soka-tira lehiaketa bat balitz bezala hartzen dute, irabazi gehien nork aterako.

Sozialistei kezka eragiten digute pentsioek, garraioko deskontuek, langabeziaren erreformak,… pic.twitter.com/DZxgWmInUq

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 13, 2024

PSE-EEko idazkari nagusiak, bestalde, “familia sozialista guztiaren” babesa azaldu nahi izan dio Cristina Laborda gipuzkoar herriko alkate berriari. Anduezak aurreko alkate sozialisten kudeaketa eta ibilbidea goraipatu izan ditu ekitaldira bertaratu direnen aurrean. “Jose Antonio Santano eta Alberto Buen adiskideen lan onaren oinordeko duina zara. Kargua ereduz eta eraginkortasunez beteko duzu: hiri honen agintea eramateko pertsona prestu eta aproposena zara”, adierazi du. 

Irungo hiriaren sentimendu europarra nabarmendu du buruzagi sozialistak, eta Alderdi Sozialistak betidanik izan duen bokazioarekin lotu du. “Hori da, ezbairik gabe, Irunek konfiantza aspalditik Alderdi Sozialistarengan jarria izatearen arrazoietako bat. Hiriak aspaldi ulertu zuen mugaz haraindi datozkigun haizeek handiago egiten gaituztela”, adierazi du.

“Maiatzean Irunek gobernu sozialista baten alde egin zuen berriz ere, zuek inork baino hobeto dakizuelako badela gobernatzeko beste era bat, hots, sozialistena”, zehaztu du.

Sozialisten lanaren erakusgarri, Jose Ignacio Asensiok Gipuzkoako Aldundian betetako lan garrantzitsua nabarmendu du Eneko Anduezak.  “Klase magistralak ematen ari da gauzak eraginkortasunez, sinesgarritasunez eta egiteko jakinez nola egiten diren azalduz. Printzipio sozialistak ikurtzat hartuta eta beti herritarren zerbitzura”, esan du.

Asensio, konponbideak eta politika eraginkorra

Jose Ignacio Asensiok, bere aldetik, esan du sozialistek “hezur eta haragi” aritu izan direla “politika eraginkorra eginez, herritarrei entzunez eta konponbideak eskainiz”. Eta amaitu den urtean gipuzkoar lurraldeak lortu izan dituen mugarriak aletu ditu, adibidez politika sozialetan egin den inbertsioa, 50 komunitate energetiko baino gehiago eratzea, Naturklim-en egoitzaren inaugurazioa, edo industria berdeari eta ekonomia zirkularrari eman zaion bultzada, Birziklatze Poloa edo Hidrogeno Berdearen planta bezalako proiektuekin.

Jasangarritasunaren foru diputatu ere denak beste lorpen batzuk ere azpimarratu ditu, hots: garraio publikoaren eta Mugi txartel sozialaren sendotzea, kulturaren pluraltasuna, kiroleko inklusiboa eta politika feministen defentsa. Eta, lema sozialista gogoratuz, esan du 2023an gidoi aldaketa bat gertatu izan dela “hondakinen kudeaketaren gaineko etengabeko gatazkan”.

Gaur, Irunen berretsi dugu @s @socialistavasco erakundeen buruan garenean bizia ematen dugula POLITIKA ERAGINKORRA eginez, herritarrei entzunez eta konponbideak eskainiz.@enekoandueza@jasantano @c_laborda#AldatuBidea #CambiaElGuion pic.twitter.com/SDhUKwnJDS

— Jose Ignacio Asensio (@asensioji) January 13, 2024

Asensiok deitoratu egin du oposizioak –EH Bildu, Ahal Dugu eta PP– “interes alderdikoiak” lehenetsi izana Gipuzkoaren 2024rako Aurrekontuen negoziazioan, eta PSE-EEk uztaileko hauteskundeetan lortutako garaipena azpimarratu du: “Itxaropenaren eta etorkizunaren urtea izan da, Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak irabazi dituelako azken hauteskundeak Euskadin. Herritarrek aitortza egin diote beren eskubideak eta askatasunak bermatzen dituen alderdiari. Eta, horregatik, ziur nago 2024an herritarrek lehendakari sozialista baten alde egingo dutela”.

Asensioren iritziz, “berdintasuna, justizia soziala eta pluraltasunarekiko errespetua” ordezkatzen du Anduezak, eta baita “gizarte hobeago bat lortzea, kudeaketa egiten duen benetako ezkerra, pertsona guztien eskubideen eta askatasunen alde kalean borrokatzen” duenarena ere.

Jose Antonio Santano Garraioaren Estatuko idazkariak esan du PPri “zarataren eta aparraren” politika interesatzen zaiola pentsioen igoeraz, garraiorako hobariez edo elikagaien prezioen igoera murrizteaz hitz egin ez dadin, guztiak urte amaierako dekretuetan jasotzen diren neurriak izaki. Ostiralean eraitsi zen Aldirien geltokia hiriaren garapenaren eta sozialistek hiriaren garapenarekin eta modernizazioarekin duten konpromisoaren ikurra da Irungo alkate ohiarentzat.

Cristina Laborda alkateak, bere aldetik, Eneko Anduezarekin partekatzen duen belaunaldiak askatasunak zaintzearen alde duen konpromisoa ekarri du gogora. “Garai oso gogorrak bizi izan ditugu, baita oso onak ere, baina Euskadira poza ekartzeko konpromisoarekin, beti. Gidoia aldatzea dagokigu orain”, esan du Irungo sozialistei eskerrak eman ondoren hauteskundeetan jasotako babesagatik. “Alkate naiz, Alderdi Sozialistaren zerrenda izan zelako bozkatuena hauteskundeetan”, gogoratu du.

Laborda kritiko azaldu da EAJrekin, eta zalantzan jarri du alderdi horrek Irunekin duen konpromisoa, pena adieraziz Eusko Jaurlaritzari laguntza handiagoa eskatu arren geldirik geratu diren proiektu batzuengatik. Horrez gain, hirian hirugarren osasun-zentro baten eraikuntza abian jarri ez izana deitoratu du, anbulatorio-arretako ratiorik okerrenak erregistratzen dituenean.