Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “2024a hasi da, baina lana ez da amaitu, aldaketa askoren mugan gaudelako, eta onetik erantzun behar zaio”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistak herrialdea lideratzeko “beti prest” daudela etorkizuneko erronkei anbizioz heltzeko, Lehendakariren urte amaierako diskurtsoa entzun ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la valoración del discurso de fin de año del Lehendakari | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du 2024ren hasierak ez duela sozialistek Euskadin egin izan duten lanaren amaiera ekarriko, erakundeak eta gizarteak aldaketa eta eraldaketa oso garrantzitsuei egin beharko dietelako aurre. Aldaketa horiei anbizioz heltzeko deia egin du Anduezak. “2024arekin ez da amaitzen lana, aldaketa askoren mugan gaudelako, eta onetik erantzun behar zaio”, esan du Lehendakariaren urte amaierako mezua entzun eta gero.  

Hautagai sozialistaren hitzetan, sozialistak “beti prest” daude lankidetzarako eta gogor lan egiteko, herritarren ongizateak urratsak ematen jarrai dezan. Eta erronka horiei heltzeko bermerik onena PSE-EEren lidergoa dela esan du. “’Aldatu gidoia’ izango da urte berri honetan adoretuko gaituen esaldia hemen, Euskadin, lan egiteko, Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko eta askatasunen eta aurrerabidearen aldeko hautua egin duen Europa horri begiratzeko, populismoei eta inposizioari gailenduz ari baita”, aldarrikatu du. 

Jendearen ongizatean eragingo duen enplegu gehiago nola hobeagoa lortzearen garrantzia azpimarratu du PSE-EEren buruak, eta eskubideak zabaltzearen alde azaldu da herritarren oparotasuna elkarrizketaren eta akordioaren bidez bermatzeko. “Eskua luzatuz egin behar dugu”, esan du. 

“Konfiantza jarrita dugu zerbitzu publikoetan, Hezkuntzan, Osasunean, lanean ari diren eta lan bila dabiltzanengan, gure industrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean, kulturan, askatasunez bizitako euskaran”, adierazi du.