Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza. “Oker dabil Alderdi Sozialistak erabakiko duela konturatu ez dena”

Sozialisten indar handiagoak politika sozial eta aurrerakoi gehiago bermatuko dituela adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak

1. argazkia
Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca. Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistak izango dira hurrengo Eusko Jaurlaritzaren osaera erabakiko dutenak eta sozialisten mende egongo da, halaber, politika aurrerakoi gehiago jartzea martxan, Osasungintza hobetzea edo gazteentzat eta langabezian direnentzat mugikortasun demokratikoagoa eta erabilerrazagoa izatea. Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak baztertu egin du apirilaren 21eko hauteskundeak nazionalisten arteko lehia bat izango direnik.

“Oker dabil Alderdi Sozialistak erabakiko duela konturatu ez dena, sozialistak funtsezkoak izango dira. Alderdi Sozialistak sekula baino indar gehiago izan behar du hurrengo Jaurlaritzak politika aurrerakoi gehiago izan ditzan eta gidoi-aldaketa hori martxan jarri ahal dezan, Osakidetzak 2.000 profesional gehiago izateko edo 26 urtetik beherakoentzat eta langabezian direnentzat garraioa doan izan dezagun edo fokua osasun mentalean jarri dezagun”, azaldu du.

Ziur nago herritarrek jakingo dutela aitortzen sozialistek Eusko Jaurlaritzan duen betekizuna.

Erakutsi dugu badakigula gobernatzen jendearen bizitza hobetzera zuzendutako politika esanguratsuekin, hala nola Lanbideren erreforma, garraiorako deskontuak edo merkataritzari ostalaritzari emandako laguntzak… pic.twitter.com/BzvOIComcC

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 11, 2024

Sozialistek “ondo gobernatzen” dutela esan du lehendakarigaiak: “Ziur nago herritarrek jakingo dutela aitortzen sozialistek Eusko Jaurlaritzan duen betekizuna. Erakutsi dugu badakigula gobernatzen jendearen bizitza hobetzera zuzendutako politika esanguratsuekin, esaterako Lanbideren erreformarekin, garraiorako deskontuekin edo merkataritzari edo ostalaritzari emandako laguntzekin”