Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gure herrialdeak behar duen bultzada Euskadin eta Galizian ere gauzatuko da”

PSE-EEko idazkari nagusiak PSOEk eraldaketarako erakutsi duen gaitasuna sozialistek datozen hauteskundeetan bilatzen duten “gidoi aldaketarekin zerikusi handia” duela esan du Coruñan.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Primer Secretari del PSC, Salvador Illa, en la Convención Política del PSOE en A Coruña | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, “Galiziak behar duen pareko” hauteskunde emaitza opa izan dio Jose Ramon Gomez Besteiro Xuntarako hautagai sozialistari PSOEk Coruñan egin duen Konbentzio Politikora iristean. “Zoriontsurik gatoz partekatzera gure herrialdeak behar duen bultzada Euskadin eta Galizian ere gauzatuko dela eta herritarrek eskubideetan, bizikidetzan eta gehiengo sozial bati zuzendutako politiketan aurrera egitearen alde azalduko direla”, adierazi du.

Andueza Coruñara joan izan den PSE-EE delegazioaren buruan izan da eta gaur arratsaldean lehen harremanak izan ditu beste idazkari nagusi batzuekin. Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak eman duen hasierako hitzaldian izan da eta baita Eider Gardiazabal euskal europarlamentariak zuzenduta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiak esku hartu duen foroan ere.

Espainia osoko sozialistak #ACoruña-n biltzen gara asteburu honetan gure herrialdeak behar duen bultzada #Euskadi-n eta #Galicia-n ere gauzatuko dela partekatzeko.#Impulsodepaís #destavaibesteiro #Cambiaelguion pic.twitter.com/lk2FV9iRlV

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 19, 2024

“Sozialistek euskal hauteskundeetan gauzatuko dugun gidoi aldaketa horrek zerikusi handia du PSOEk eraldaketarako, herrialdea modernizatzeko beti izan duen gaitasun horrekin. Euskadin, mahai gainean dagoeneko ditugun erronkek gure aldetik dena jartzea eskatuko digute, baina sinetsirik gaude euskal gizarteak berriz ere bere konfiantza emango digula, uztaileko hauteskundeetan eman ziguten bezala”, azaldu du.