Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Denis Itxaso oso kontziente da pluraltasun politikoa onartzearen beharraz eta horrek Espainia bezalako herrialde handi batean elkar bizitzea dakarrenaz”

PSE-EEko idazkari nagusiak Gobernuko ordezkariaren orainaldi distiratsua eta etorkizun oparoa nabarmendu du Forum Europa-Tribuna Euskadi saioan egindako aurkezpenean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Delegado del Gobierno en Euskadi, Denis Itxaso, en el Fórum Europa-Tribuna Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarentzat eredugarria da Denis Itxaso Gobernuaren Euskadiko ordezkariak politika egiteko duen modua, eta pluraltasun politikoarekiko duen begirunea eta egunerokotasunean zein aurre egin behar izan dien krisialdietan (pandemia, inflazioaren espirala edo energiaren prezioen gorakada Ukrainako gerraren ondorioz) kogobernantza nola defendatu izan duen nabarmendu dizkio.

“Eroso sentitzen da hor Denis. Soberan ditu apaltasuna eta lana, egunero erakusten du. Eta elkarrizketa… Euskadin horren esanahia dakien norbait baldin bada, bera da. Oso kontziente da pluraltasuna politikoa eta lurralde aniztasuna onartu beharraz gobernu-ekintza aurrera eraman ahal izateko. Eta horrek Espainia bezalako herrialde handi batean guztiok elkarrekin bizitzea dakarrenaz”, esan du.

Eneko Anduezak Denis Itxaso aurkeztu du Bilbon egin den Forum Europa-Tribuna Euskadiren solasaldian. Gipuzkoar politikariak aurrean duen etorkizuna azpimarratu du bertan. Bere ibilbidean, besteak beste, Donostiako Udaletik eta Gipuzkoako Aldunditik igaroa da.

Apaltasuna, lana eta elkarrizketa.

Horiexek dira @DenisItxaso politikari eta lagunaren ezaugarri berezkoenak. Orainaldi distiratsuko eta etorkizun izugarriko politikaria, gaur @NewEconomyForum saioan aurkezteko ohorea izan dudana.

 

#Cambiaelguion pic.twitter.com/uePtPQ2cix

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 16, 2024

“Magnitude bereziko politikaria da, orainaldi distiratsua eta etorkizun izugarria duena. Denis Itxasok politikari kemen berriak txertatzen ari den belaunaldi bat ordezkatzen du, ez bakarrik euskalduna, baita espainiarra ere. Bere tasun guztien artetik, gure panorama politikoari egin dion ekarpen nagusitzat jotzen dudana azpimarratuko nuke: ezagutza zabala, prestakuntza handia, analisirako eta sintesirako gaitasuna eta ikasteko gogo izugarria”, aletu du Anduezak.

Euskal buruzagi sozialista eta Lehendakarigaiak Denis Itxasok ETAren kontrako erresistentzia eta biktimekin erakutsitako konpromisoa gogoratu ditu. “Urrats bat aurrera ematea erabaki zuen, bestela pentsatzen zutenen eta terrorearen aurrean gure ideiak defendatzeko prest geundenen bozgorailu izanez. Horregatik, ziurrenik biziago gozatu izan zuen gure lurraldea eta bertako jendea mende erdiz beldurrezko diktadurarekin mehatxupean zuten terrorismoaren amaiera. Ahaztu ezin diren urteak dira, izan ere. Eta Denisek ez ditu inoiz ahaztu. Beti biktimen aldeko borrokan horiek ahaztuak izan ez zitezen, argitara atera zedin Euskadin gertatu zenaren benetako kontakizuna, memoria-ariketa ezinbestekoa”, azaldu du.

Itxaso karguan jarri denean Gobernuaren Ordezkaritzak izan duen irudi aldaketari eta garrantziari ere erreparatu dio Anduezak, eta kargu horretatik “nazionalismoaren bi aldeetatik sortutako sinesmen batzuk nola desegin dituen eta, adibidez, euskara inoren ondare nola ez den, baizik eta guztiona dela argi nola utzi duen” nabarmendu ditu. Eta baita Euskadi lurralde plurala, anitza dela ere, ezberdin pentsatzen eta sentitzen duten hainbat tokitako pertsonekin, baina horregatik ez direnak euskaldun gutxiago”.