Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista zenbat eta indartsuagoa izan, hobeto egongo dira bermatuta Eusko Jaurlaritzaren politika sozial eta aurrerakoiak”

PSE-EEko idazkari nagusiak “ustelkeria ikertu beharrean hori estaltzea” leporatu dio Nuñez Feijoori, eta Bilbora “laidoztatzera eta kalumniatzera” etorri izana aurpegiratu dio
Hurrengo Eusko Jaurlaritza eratzeko sozialistak erabakigarriak izango direla azpimarratu du lehendakarigaiak Bizkaiko hautagaitzarekin egindako ekitaldi batean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la número dos de la lista vizcaína al Parlamento Vasco y Secretaria de Igualdad del PSE-EE, Patricia Campelo, y el Secretario General del PSE-EE de Bizkaia, Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Alderdi Sozialista dela euskal gizartearen ongizatea eta aurrerabidea bermatuko duen alternatiba bakarra. Anduezaren esanetan, sozialistek eginkizun erabakigarria beteko dute erkidegoko hauteskundeen ondoren hurrengo Exekutiboaren eraketan, eta bere proposamena defendatu du, “arrazoizko aukera, aukera logikoa eta ondo prestatutakoa” delako.  

“Funtsezko eginkizuna beteko dugu, erabakigarriak izango garelako Eusko Jaurlaritzaren eraketan. Alderdi Sozialista zenbat eta indartsuagoa izan, hobeto egongo dira bermatuta politika sozialak eta aurrerakoiak”, esan du.

Lehendakarigaia oso kritiko azaldu da PPrekin, eta ustelkeriaren aurrean duen jarrera aurpegiratu dio. “Atzo hemendik zebilen Nuñez Feijoo. Ez zen etorri euskaldunei interesatzen zaienaz hitz egitera. Ez. Laidoztatzera eta kalumniatzera etorrita ibili zen hemendik, bere hitza beste argudiorik gabe. Bere kargua Madrileko Erkidegoan musukoen komisio ospetsuak salatu zituen PPko presidente bat berehala kendu zutelako betetzen duen baten hitza, alegia. Ustelkeria estaltzea aukeratu zuena, ikertu beharrean”, adierazi du.

A21erako hauteskunde autonomikoetarako Bizkaiko hautagaitza sozialistako kideekin Bilbon izandako topaketa batean, sozialistek ustelkeriaren aurrean duten jarrera eta PPk erakutsi izan duena kontrajarri zituen Anduezak. “Begira, sozialistek ustelkeria kasu bati egin diogu aurre Gobernuan ia sei urte eman ditugun tarte horretan. Irmo erantzun izan diogu, jendeak eskatzen zigun bezala. Ez ditugu frogak mailukadaka suntsitu, beste batzuek egiten zuten bezala. Lezio bakar bat ere ez Alderdi Popularretik. Ezta bat ere. Ez dute ezer ikasi ustelkeriako euren urteetatik. Azal dezatela zer egiten duen Feijooren bigarrena denak sumarioan”, adierazi du.

Espainiako Gobernuaren kontra oposizio “fanatikoa” egitearren “zorua ostikoz jotzen” aritzea leporatu dio PPri lider sozialistak. Eta esan du popularrak “esamesak barreiatzen” dabiltzala jendearen arazoentzat konponbideak eskaini beharrean. “Zer politika proposatuko dituzte? Bere bazkide ultrarekin, Voxekin, gobernatzen duten tokietan egiten ari direnak? Liberalismo basatia lehenetsiko dute neurri sozialen kaltetan? Berdintasunaren bulegoak itxiko dituzte? Antzezlanak zentsuratuko dituzte? Herrialdea berriz zentralizatuko dute?”, galdetu du.

Patricia Campelo Bizkaiko bigarren zerrendaburu eta PSE-EEko Berdintasuneko idazkari denak ere parte hartu duen aipatu topaketa horretan, PSE-EEko zerrendak “irabazteko eta gure gogo-oinarri sozialistak goreneraino eramateko taldea” direla iritzi dio Anduezak. “Programa bikain bat dugu, benetako herrialde-proiektu bat, erdigunean pertsonak dituena eta euskal herritarrentzat konponbide zehatzak proposatzen dituena”, adierazi du.

Lehendakarigaiak hitz batzuk izan ditu EAJri eta EH Bilduri buruz, eta esan du independentziari buruzko bere asmoetan “liskartuta” dabiltzala, eta atsekabea adierazi du abertzaleago nor den erakutsi nahian “entreteniturik” daudelako. “Ez daude ez osasuna, ez etxebizitza, hezkuntza edo segurtasuna hobetzeko eztabaidei emanik. Bitartean, gu gara euskaldunentzat proposamen zehatzak egiten ari den alderdi bakarra”, esan du.

Alderdi Sozialista zenbat eta indartsuagoa izan, hobeto egongo dira bermatuta Eusko Jaurlaritzaren politika sozial eta aurrerakoiak. #AldatuGidoia pic.twitter.com/8hQnkGApYO

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 3, 2024

“Aukera horien guztien aurrean, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra dago. Guk bai, guk badakigu nor garen, nondik gatozen, non gauden eta nora goazen. Benetako ezker baliagarria gara. Apustu segurua gara, egon izan garen tokietan egindako kudeaketa dugu berme. Hitzeko alderdia gara, esaten duena betetzen duena. Egonkortasunaren bermea gara. Aurrerabidearen bermea gara, eraldaketarena”, adierazi du.

Horrez gain, esan du Euskadi eraldaketa baten eta gidoi aldaketa baten beharrean dela sozialisten eskutik. Izan ere, Anduezaren hitzetan, “hori da euskaldunentzat onena, euren benetako arazoei heldu eta konponbideak eskaintzeaz kezkatzen den bakarra, promesa faltsurik gabe eta oinak lurrean direla”. Eta programan jasotzen diren neurrietako batzuk aletu ditu, esaterako 26 urte azpikoentzat eta langabetuentzat garraioa doan izatea, zainketa-eredu unibertsal eta doako bat ezartzea, Osakidetzarako 2.000 profesional kontratatzea edo babes ofizialeko alokairuko etxebizitza berrien erdiak 35 urtetik beherakoentzat gordetzea.

“Sozialistei ardura zaigu osasungintza, itxaron-zerrendarik ez egotea edo gazteek gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ondo hitz egitea. Pentsamenduen minutu bakar bat ere ez digu kentzen, ordea, eskumen bat edo beste lortzeak, ez dugu ere denbora Espainiako Gobernuarekin lehian aritzeko galtzen; aitzitik, kolaboratzen ematen dugu, alokairuen prezioari eusten lagunduko duen lege batekin, esate baterako”, azaldu du.

Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko bigarren zerrendaburu eta PSE-EEko Berdintasun idazkari denak, Patricia Campelok, bere aldetik, hauteskunde autonomikoetarako Bizkaiko hautagaitza sozialista goratu du, esanez “Euskadiri letra eta musika berria jartzeko prest dauden pertsona konprometitu eta gogotsuen taldea” dela. “Aurrez aurre begiratu behar dugu, lanari ekin behar diogu Ongizate Estatua ziurtatu, finkatu eta zabalduko duten politika publikoekin”, azpimarratu du. 

“Arrisku globalen eta tokikoen aurrean, ezinbestekoa da Ongizate Estatu indartsu bat. Horixe da inspirazio iturrietako bat gidoi aldaketarako”, esan du. Agenda feminista politika publikoen erdigunean jartzera dei egin du, halaber, Campelok, eta konpromiso hori PSE-EErentzat “utziezina” dela esan du, Emakunde Lehendakaritzara itzultzeko proposamena gogora ekarriz. 

Bizkaitar hautagaiarentzat, euskal herritarrek “ezin diote eta ez diote uko egin nahi” Euskadi berdinzale bati. Eta berdintasun arloan sozialistek dituzten proposamen batzuk aipatu ditu, besteak beste, sexuan oinarritutako egiturazko desberdintasunak desagertzea edo indarkeria matxista erauztea.