Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista indartsu batekin ezkerreko politikak egongo dira, jendeari zuzendutakoak eta bizikidetza bermatzen dutenak”

PSE-EEko idazkari nagusiak kanpainaren lema aurkeztu du komunikabideen aurrean: “Vota al que decide/Erabakia zurea da”
Euskadirentzat “etorkizunari anbizioz begiratu diezaion” proiektu sozialistak duen garrantzia azpimarratu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por los cabezas de lista por Álava y Gipuzkoa, Aroa Jilete y Denis Itxaso, por el secretario de Organización, Miguel Ángel Morales; la secretaria de Política Institucional, Begoña Gil, y el Secretario de Estudios y Programas, Pau Blasi | Foto: Socialistas Vascos

Alderdi Sozialistak euskal gizartearen benetako kezkei konponbideak bilatu nahi dizkien proiektu eraldatzaile baten bidez Euskadiren gidoia aldatzeko duen anbizioa azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak. Horrez gain, datorren A21eko hauteskunde autonomikoen ondoren alderdiak posizio indartsu bat izatearen garrantzia azpimarratu du politika aurrerakoiak aplikatzeko bermea izan dadin. “Alderdi Sozialista indartsu batekin ezkerreko politikak egongo dira, jendeari zuzendutakoak eta bizikidetza bermatzen dutenak”, adierazi du.

Lehendakarigaiaren esanetan, Euskadik politiketan “ausardia” behar duen une batean aurkitzen da, eta esan du horretarako ez digula “betikoak balio”. “Alderdi Sozialista eta ni neu, lehendakarigai gisa, gako horretan gaude.  Gure programa beste guztiena baino hobeagoa da nire ustetan, gurean ditugu euskal herritar guztien mesedetan hori hobekiro egin dezaketen pertsonak”, esan du.  

Alderdi Sozialista indartsu batekin ezkerreko politikak egongo dira, jendeari zuzendutakoak eta bizikidetza bermatzen dutenak.

Izan ere, #A21ean #Euskadi-k ez du nork gobernatuko duen bakarrik erabakitzen, baita zer politika gauzatuko diren ere. #AldatuGidoia pic.twitter.com/0ex8GUNxql

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 3, 2024

Eneko Andueza komunikabideekin elkartu da kanpaina hasiera aztertzeko, eta Euskal Sozialisten lema zein izango den azaldu du: “Vota al que decide/Erabakia zurea da”. Ekitaldian Aroa Jilete eta Denis Itxaso Arabako eta Gipuzkoa zerrendaburuak, Miguel Angel Morales Antolakuntzako idazkari eta kanpainako koordinatzailea, Begoña Gil Erakunde Politikako idazkaria eta koordinatzaileordea eta Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkaria izan ditu ondoan. 

Buruzagi sozialistak esan du hauteskunde kanpaina hau ez dela “bi alderdi abertzaleren arteko bataila bat”, eta datorren A21ean “betikoa egitearen eta beste era batera eta hobeto egitearen artean” aukeratu beharra dagoela. “Sozialistek ez dugu konformatu nahi, Euskadi hobeago bat nahi dugu; horregatik saiatu gara horrenbeste gure lemarekin, gidoi aldaketarekin”, adierazi du. 

 “Liga hau ez da bi ekiporen arteko gauza bat, hautesleen %40 bat dago esanez bere botoa erabakigarria izango dela hauteskunde kanpainan; beraz, nik erabateko konfiantza dut hauteskunde hauetatik indarturik aterako garenaz eta espero dugun betekizun erabakigarria beteko dugunaz”, azpimarratu du.