Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Hezkuntzaren Lege berriarekin bermatu egiten dugu eredu bakar bat ez egotea lurralde osorako eta hizkuntza askatasunez aukeratzea”

“Ezker baliagarria gara, aurrerapena dakarten politikak sustatzeari emanik gaude”, adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Onda Vascan

Lehendakarigaiak emaitza bikainak espero ditu hauteskundeetan, eta politikan berdin jarraitzeko aurpegi aldaketak zerbaiterako balio al duen galdetu du

1. argazkia

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denaren esanetan, sozialistek bihar Eusko Legebiltzarrak onartuko duen Hezkuntzaren Legean sartu dituzten aldaketei esker, ezingo da eredu bakar bat ezarri lurralde osoan, eta gurasoek beren seme-alabentzako nahi duten hizkuntza askatasunez hautatzea bermatuko egongo da.

“Beharrezkoa zen ereduei buruzko erreferentzia hitzaurrean sartzea, zeren eta, bestela, eredu bakar bat ezarriko zen, bidegabea izateaz gain ez zuelako utziko gurasoek beren seme-alabentzat hizkuntza askatasunez hautatzeko aukera. Gu ez gara konforme geratuko gure seme-alabek solik euskaraz ikastera behartzen dituzten eredu batekin, gure eredua hiru-eleaniztuna delako eta gure hezkuntza-sisteman komunikaziorako hiru hizkuntza egon behar direlako. Euskara jakitea bezain garrantzitsua da gaztelaniaz ondo hitz egitea edo atzerriko hirugarren hizkuntza bat ikasi ahal izatea”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak, Onda Vasca katean egin dioten elkarrizketa batean, esan du hezkuntza sistemaren emaitzak direla, areago oraindik PISAren azterketak erakutsi dutena kontuan hartuta, euskal gizarteari kezka eragin behar diotenak. “Benetan axola zaigunera zuzentzen gara, lege on bat egin nahi dugu Hezkuntza Legearekin, gure ikasleek errendimendu hobeagoa izan dezaten, euskal eskola publikoak protagonismoa izan dezan eta itundutako eskolak konpromiso batzuk eta betebehar batzuk bereganatu ditzan, diru publikoa jasotzen duenez”, adierazi du.

Sozialistak gara ezker baliagarria eta egonkortasunaren bermea jendeak aurrera egitea ahalbidetuko duten politikak bultzatzeko.
Halaxe erakutsi izan dugu Enpleguaren Legearekin, gazteentzako etxebizitza politikekin edo pentsioen igoerarekin.

@ondavasca… pic.twitter.com/nstNmlNRxd

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 20, 2023

Anduezak datozen hauteskunde autonomikoei buruz hitz egin du. “Egonkortasunaren bermea gara, aurrerapena dakarten politikak sustatzeari emanik den ezker baliagarria. Guri esker, gauza oso garrantzitsuak egin izan dira, adibidez bihar onartuko dugun Enpleguaren Legea, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren Legearen aldaketa, Mugikortasun Jasangarrirako Legea, edo gure gazteei emantzipatzeko aukera emango dien etxebizitza-politiken sustapena, pentsioen igoera, Espainiako Gobernuaren bidez egin izan duguna, edo bekak igotzea, eta pandemia bezalako horren garai zailetan merkataritza eta ostalaritza bezalako sektore horren garrantzitsuei eustea”, azaldu du.

Hautagai sozialista baikor azaldu da hauteskundeetako emaitzei buruz. “Aparteko emaitzak lortuko ditugu, ez bakarrik irabaztera aterako garelako, baita azken urteotan izan dugun ibilbideagatik ere. Ez dakit Euskadin zer izango zen gobernuez sozialistak ez bagina egon politika jakin batzuk bultzatzen. Arrastoa utzi dugu, besteek baino askoz hobeto kudeatu izan dugu eta, gainera, Euskadin gidoia aldatuko duen proiektu bat dugu, gauzak aldatzea eragingo duena”, esan du.

EAJren eta EH Bilduren hautagaiez galdetu diotenean, Anduezak ohartarazi du ez duela ezertarako balio aurpegiak aldatzea ideia berberak eta politika egiteko era berdina baldin badira. Alderdi Sozialistak ordezkatzen du aldaketa, ez bakarrik hautagaia beste bat izango delako, baita Euskadi eraldatuko duen proiektu bat dugulako ere, Euskadiren gidoia aldatuko duena. Gauzak beste era batera egitea lortu eta Euskadi, egiari zor, egon behar zuen tokian berriro egotea lortuko dugu”, esan du.