Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Isaías Carrasco sozialista izateagatik eta Konstituzioa defendatzeagatik erail zuten”

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa familiaren ondoan egon dira duela 12 urte ETAk eraildako sozialistaren omenaldian

1. argazkia
El Ministro Grande-Marlaska junto a los Socialistas Vascos en el homenaje a Isaías Carrasco | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak esan du Isaías Carrasco sozialista izateagatik eta Konstituzioa defendatzeagatik erail zuela ETAk eta deitoratu egin du hori ahaztu nahi izatea edo Euskal Sozialistei elkarbizitzarako esparru honen alde egindako lana ukatzera ausartzen diren alderdi politikoak egotea.

“Tamalgarria da 12 urteren ondoren gogoratu behar izatea Isaías demokrazia eta Konstituzioa defendatzeagatik hil zutela. Sozialista izateagatik eta bere ideiak defendatzeagatik erail zuten, eta herri honetan ezberdin pentsa genezan defendatzeagatik. Amorru handia ematen dit egun zenbaitzuk Konstituzioaren defendatzaile bakarrak eurak balira bezala azaltzen direnean; izan ere, borrokan aritu zirenak alboratzea, Konstituzioa defendatzeagatik hil ziren sozialistak egon zirela ahaztea, iraina da, batik bat, biktimentzat”, azaldu du.

Arrasateko Navas de Tolosa kalean burutu den ekitaldian, non hil baitzuen tiroz ETAk herri horretako zinegotzi sozialista izan zena, Euskal Sozialistek Isaías Carrasco gogoratu dute, besteak beste Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa bertan zirela, azken hori familiari bere maitasuna aurrez aurre adierazteko gipuzkoar herriraino etorrita.

Anduezak ministroari eskertu dio oinarrizko eskubideen aldeko bere lana eta terrorismoaren kontrako borrokan erakutsitako ibilbidea, eta errespetua eskatu du biktimentzat. “Bagaude, egon, Konstituzioa defendatzen jarraitzen dugun sozialistak bere oroimena, bere duintasuna defendatzeagatik, eta sozialismoaren ideiak defendatzeko urratsa ematera bultzatu gintuzten printzipioetan sinesten jarraitzen dugulako. Biktimak ez dira erabili behar, entzun eta lagundu egin behar zaie guztiok bizikidetza sendo bat eraikitzeko egin beharra dugun bidean. Biktimen egian dago Euskadin gertatu zen egia, zenbaitzuk bestaldera begiratuz muzin egiten jarraitu nahi dioten egia, alegia”, adierazi du.