Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEren topaketa Familia Enpresaren Europako Elkartearekin

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak bilera bat izan du Vitoria-Gasteizen Familia Enpresaren Europako Elkartearen arduradunekin (EFBN, gaztelaniaz). Elkartearen ordezkariak izan dira: Alfonso Líbano Daurella presidente eta Coca-Cola European Partners enpresaren kontseilari delegatua; Günter  Vergehuen Europako Batzordeko presidenteorde ohia; eta Antoine Mayaud, Mulliez Taldekoa.

Halaber, bileran parte hartu dute: Sonia Pérez PSE-EEren Politika Ekonomikoko idazkariak, Javier Ormazabal Euskadiko Familia Enpresen Elkartearen (Aefame) buruak eta Gaizka Zulaika zuzendariak. Bileran, zenbait gairi buruz aritu dira, hala nola: ekitea, enpresa-kultura, kalitatezko enplegua eta enpresa-familiak ekonomian duen papera.