partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroetako egoerari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- EUsko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, gainontzeko euskal administrazioekin elkarlanean eta horiekin koordinatuta, nork bere eskumenen eremutik, aurrera egin dezaten pixkanaka Gizarte Zerbitzuen Legeko 22. Artikuluan -Zerbitzu eta Prestazioen Katalogoari buruzkoan- aurreikusitako zerbitzu eta prestazioak egokitzen. Helburua da euskal herritarren premiai erantzun hobea ematea.
2.- Eusko Legebiltzarrak euskal erakundeei eskatzen die ezen, Gizarte Zerbitzuen Legeak bakoitzari emandako eskumenetatik, bultza dezatela ematen duten zerbitzuen ikuskaritza, ebaluazioa eta jarraipena.